Galderetan planteatutakoari ezetz esatea ezinezko izango zaiola inori. Ibarretxe lehendakariak hala esan du (Berriako kazetari Imanol Muruak jaso du ondo bere iritzi artikuluan).
Sinetsita esan ote du lehendakariak, ala benetan inozoa da? Ze, beste aukera da galdera hau ala beste izanda ere ezezkoan egongo zirela “betikoak, berdinak” eta, beraz, lehendakariak kalkulatu duela hurrengo pausua: Zapatero berea egin ala ez,
- Legebiltzarrak ezezkoa badio, “zuek ez duzue nahi izan” esango die batzuei.
- Legebiltzarrak baiezkoa badio, “Zapaterori buruz, euskal gizarteari esango dio “ez gara, utzi ez digutelako”
Eta hauteskundeak deituko ditu, egunean bertan, ala ZPk egiten duenaren arabera. Beraz, inozo ala azeri? Egia esateko berdin-berdin dio.
Galdeketa nola egin nahi duen aurkeztu du Ibarretxek: ibilbide orrian jasota zetorren pausua egin du. Hemendik aurrerakoa bakoitzak bere gidoiari eustea, besterik ez. Batzuek lege proposamen itxia, negoziaziorako aukerarik ematen ez duena, delako lehendakariarena; beste batzuk, berriz, galdeketa egiteko aukera aurreikustea bakarrik jada, inondik inora onartu ezin daitekeen “bonberada” delako. Gainera, oraindik ere, komunikaturen bat irakurriko dugu politikagintzan inolako errespeturik gabe jardun nahi duten pistoleroek sinatuta. the organizationen ekintzek ondorio lazgarririk izan ezean, B serieko filma irudituko luke.