Larunbatean idatzi nuen mezua, Euskadi Irratiko goizeko tertulia entzuten ari nintzela. Solaskideetako batek hurrengo esaldia (zehatza ez da izango, baina gutxi gorabeherakoa bai): “Lehenengo plano humanoa dago, baina gero norberak zer egin dezakeen ikusi behar dugu eta zer egiteko prest dagoen ikusi behar dugu”.
Ta, nik nere artean esan nuen: “Aizu, ba nik egin dut nire aukera, beste inoren gustukoa izan ala ez. Ez dut esango nirea denik egia osoa, onena, egokiena, zuk hartu beharko zenukeena, baina nik egin dut nirea. Ze, nik (zuk bezala, espero dut) ez daukat erailketa hori eragin duenarekiko inolako ardurarik; nik ez diot nire izenean ezer egin dezan eskatu, eta gutxiago era horrelakorik. Nik egin dut nire aukera eta badakit zer egin dezakedan herri honen alde eta zer egiteko prest nagoen ere erabakita daukat, gutxi gorabehera. Eta zaude ziur ez dela atzo pistola sakatu zutenen maila baxuko ezer, ez dela erailketa horren aurrean beste aldera begira geratzen diren horien mailakoa ere, ezta ere erabaki hori hartzera heltzen diren herritarrak daudela jakinda ezer egiteko gertu ez dauden horien mailakoa ere. Hala ere, eta bakoitzak zer egin nahi edo ahal duen erabakita izan ala ez, inork ez dugu beste inoren biziarekin amaitzeko inolako eskubiderik, dena delakoa ustezko aitzakia”.
Arrasateko atentatuaz asko esan da jada, baina mezua argitaratu barik ez geratzea erabaki dut eta beste gauza batzutan jarri aurretik blogera ekarri dut.
Gaur ezagutu du nire herriko, Antzuolako, Udal taldeen gehiengoak Arrasateko zinegotzi ohiaren erailketa salatu dutela. Pozten naiz, nahiz eta beste hainbat antzuolarren udal ordezkariek ez duten onartutako salaketarekin bat egin.
Hemen albistea