Gaur Imanoli deitu behar izan diot, birritan. Ibook berria eskuratu dut eta asteon Euskaltelera deitu dut Internetetarako sarrera abiada handiangoan kontratatzeko asmoz. “Ai, ene! Badator hau betiko kontua kontatzera!” pentsatuko du batenbatek. Eta arrazoia hori pentsatu duenak, ze, horixe bera kontatzeko asmotan nator:
Lagun berri bat egin dut; Estivaliz du izena eta euskaraz egiten ez duen arren, gaur ia-ia ulertu egin dit. Ze, tarteka “euskaraz nahi baduzu, sakatu 1” egin arren, gaztelaniaz aritu zaizkidan bere hiru lankide ezagutu ditut. Baina tira, Estik, itzelezko pazientzia izan duela aitortu behar dizuet (Esti, barkatu konfiantza, baina hainbeste solasaldiren ostean!). Gaur sei bider deitu dit; nik behin. Gaur, bost aldiz deitu dut 1717 eta 1718 zenbakietara, baina artean, Imanolek lagundu behar izan dit nire ordenagailu berria sareratzen.
Nik, Maca nuela eta, routerra behar nuela esan zidaten eta horixe eskatu nion Estiri. Eta, berak, neska finak, horixe agindu zidan. Baina, hara non gaurko sorpresa: instalatzaileak etxera deitu du eta bi ordenagailurentzako “cable-modem” batekin nahiko dugula, debalde dela eta, routerrik ez dugula behar. Ba ekarri orduan.
10:00etan etorri da eta 13:00etan oraindik “Internetera ezin sartuta nabil” esan dit telefonoz, ni autopistan nintzela.
“Utzi bere horretan eta egingo dut” esan diot eta joan da mutila.
Arratsaldean, eta Imanolen laguntzarekin eta 7-8 bat telefono deiren ostean, ordenagailu berria sareratzea lortu dut; ez ordea nire Imac zaharra. sistema operatibo zaharrarekin “cable-modem”ak ez du balio; ez da hain argia nonbait nire Imac berdea.
Eta, tartean “no ofrecemos soporte a Macintosh” ez dakit nik zenbat aldiz entzun behar izan dudan!
Benetan, gaurkoa, amesgaizto bat izan da. Baina Estik deitu dit oraintxe bertan, eta agindu dit, bihar bertan bere jefari esango diola errua eurena dela eta “cable-modem”aren bila etorriko dira eta routerra ekarriko didatela, ateraldia kobratu barik!
Ia routerra jartzen dudanean lortzen dudan nire Imac berde xarra sareratzea! Ze, router wifi-a ekarri behar omen didate eta bi ordenagailuak aldi berean sareratzeko aukera izango dut; bueno, omen dut!
Eskerrik asko, Imanol “imamom”.
Beti berdina pastzen da. Mac bat dugunontzat gutxitan edukitzen dugu behar dugun “soporte” hori.
Nahikari, nahi baduzu, eta hori routerra ekartzen didatenean esango dizut asmatzen dugun ala ez.
Iepa aspaldiko!
Uufff niri ere beldurra ematen dit Euskaltelera deitzeak. Portatila eta ekarri didaten Mac bat daukat. Nire asmoa, etxean wifia jartzea da… pazientziaz egin beharko dut…