Aspaldiko partez Bilboko Kafe Antzokian izan
nitzan atzo; Ruperren zuzenekua
ikusi eta entzutera gonbidatu ninduan lagun batek. Esan barik doia, Iban,
fenomeno pasau nebala; eskerrik asko!
Pare bat kontu hango giruan gañian: bat,
jendiai konziertuetan berba itxia gustatzen jako edo gu berritsuenen bueltan
jarri giñan; bi, Kafe antzokixan ikasle gutxi egon zan atzo (bataz besteko
adina etzan, behintzat, batere baxua); eta hiru, berriz be holako sarauetako
“abitualak” elkartu ziren Ruperren kontzertura: Sabinetxeko kamerek babesera
kotxia aparkatzen giñala ikusi giñuan Txuma Mugarren, Kirmen Uribe, Rafa Rueda
eta Fermin Etxegoien elkarrekin topau giñutzen konziertu ostian, eta Ruperren konziertua
zala kontuan izanda bere anaia Jonan be agurtu giñuan (han ibili zan kabliak
batu eta gordetzen; gaur, berriz be kabliak luzatzen aritxuko da, ze, bigarren
saiua ingo dau Ruperrek Bilbon zuzenekua grabatzeko konziertuak die-ta).
Jonanekin kontu batzuk egin giñutzen bere lagun Fernando Soundersen kontura;
suerte pixka batekin berriz be Elgeta aldian ikusiko dogun Lou Reeden
baxu-jotzailia.
Ruperrekin aritxu zien mugalariak primerakuak
Dani
Perez, Nando de la Casa eta Alberto de la Casa… primerakuak danak. Bost
musikarikin jardun zeban Ruperrek eta tartian bost gitarra (lau eta baxua);
soiñua ona izan zan, lehenengo 3 kantuetan ez hainbeste, eta eszenografia be
xumia izan arren, politxa izan zan: metalezko pantaila bi eskenatokiaren alde
bixetan eta argazki bilduma erakustiaz batera, zuzenian hartzen ari zien
Ruperren irudixekin egindako nahasketia. Dotoria.
Jentia,
publikua, tarteka hotz igarri neban; gertu-gertuan euki nitxuan pare bat tipo
paperia zihero sartuta abesten eta interpretatzen, baina ostientzian etxaten
pentsau jentiak, kantu osteko txaluez gainera, konziertuan parte hartu zeban.
Egixa esateko hiru biderrez baino eztot Ruperren zuzeneko bat ikusi eta kantuak
ezagutu arren, nik neuk eztakidaz haren letrak; hala ta be, badaukat ohitxuria
kantuan eitxeko konziertuetan (abestixak jakin ezkero behintzat bai) eta atzo
etxaten ba pentsau zaletasun horrekin jente askoik zeuanik Antzokixan.
Hala ta
be, Zaindu maite dozun hori abestixakin hasi eta labezomorruan pare bat
bertsiñokin amaitxu zan zuzenekua gustau jaten, eta, jakiña, akonpañantia izan
zana izanda, primerakua dana.
Antzuolar bat eta elgetar bat kapitalian aste barruan, ai ene! Eskerrik asko.
>
Ez zuen kanta berririk egin?
Iturri sentitzen dot, baina kantu bilduma izan zan konziertua. Ikusi egin bihar zelako formia emoten dotsan gero diskoari.
>
Nik, berriz, barikukoa ikusi neban eta nire “kronikak” beste tonu bat dauka.
Halantxe ikusi neban nik behintzat.
Bai ba, Jonas. Barietatean dago gustua eta horri eskerrak. Konziertua
ona izan zan eta han egon giñan danei ezpazan, gehixenei, gustau jakun!
Nik, berriz, barikukoa ikusi neban eta nire “kronikak” beste tonu bat dauka.
Halantxe ikusi neban nik behintzat.
Kaixo Marijo:
Ez zuen kanta berririk egin? Oker ez banago, diskoa ateratzekotan du
laster eta Donostiara dator, abenduaren 20an, lan berri horren
aurkezpena egitera.
Aio.