AISIA

Zeintzuk gara?

Loramendiko Aisia taldea Aretxabaletako herritar talde batek osatzen dugu. Gure helburua aisialdiaz eta aisialdiaren bidez gozatu eta gozaraztea da.

Zer da aisialdia guretzat?

Lehenik eta behin ondo pasatzea, gozatzea. Derrigorrezkoa ez den eta pertsonaren gozamenerako hautatzen den jarduera da. Bakarrik edo lagunartean, kalean, kanpoan edota barruan. Norberaren sentimenduak adierazteko eta garatzeko eta ingurunekoekin elkarlanean bizitzen ikasteko jarduera da.

Zer lortu gura dugu?

Gure herriko haur eta gazteen aisialdi eredu eta eskaintzak kezkatzen gaitu bereziki. Talde honen asmoa herrian daukagun eskaintzari kohesioa eta elkarlana eskaintzea da batik bat, atxabaltarrendako kalitatezko aisialdi euskaldun bat lortzeko asmoz.

Zer egiten dugu?

Momentu honetan, ludotekakoa da gure proiektu garrantzitsuena. Bere koordinazioaz eta jarraipena egiteaz arduratzen gara, hezitzaileei gure laguntza eskaintzeaz gain.

Hala ere, haur eta gazteentzat antolatzen diren bestelako ekintza batzuk ere antolatzen ditugu, hala nola, herrian euskararen eguna edota Korrikako ekintzak daudenean bertan parte hartzen dugu. Hona hemen argazki batzuk: [Korrika, euskararen eguneko jolasak]

Kontaktua

Loramendi Aisialdi taldea indartzea nahi duten edota aisialdiaz kezka ala gogoetak partekatzeko prest dauden herritarrentzako ateak zabalik ditugu. Hori dela eta, norbaitek gaiarekin kezka izanez gero edota ekarpenen bat egiteko gogoa eduki ezkero, jarri gurekin harremanetan: loramendi.aisia@gmail.com

IMG_8995q          IMG_9011qP1000189q