Izendegia

Izendegian esanahia duten toponimiak jaso ditugu, bai leku baino gehiagotan agertzen direlako edo esanguratsuak direla uste dugulako.

Hitz hauek, lekuen izenak adierazten dute eta beste batzutan izen horien konposaketan parte hartzen dute.

Angixue: Pastorako erabiltzen zen hezparrue edo lur saile, askotan ordaindua izaten zena.

Axkarra: Astigarra.

Emaldixe: EMALDI: ZER aldizkarian, Olazar´tar Martinen azalpena:Eskoriatzan eta Orozkon dago eta Zeanurin be bai. “Ema-” abereentzat barrutia da, “-al-” “-ari-” tik dator, janari lez, eta “-di” ugaritasuna da. Abereen janari asko dagon lekua.

Estrada: Bidea.

Isasixe: Lehenago auzoko lurrek edo komunalak zirenak.

Lubarri, Luberri: Lehenago ota zegoen edo galduta zegoen lur sail bat solo bihurtutakoa.

Mintegixe: Zuhaitz landara gazteak ateratzeko lekua.​

Oxiñe:  Liñoa beraketako ur potzua.

Poto, potue: Sakon unea.​

Txara, txarie: Berez ateratako landaretza duen basoa.​

Sarri, Sarrixe: Momentuz esanahi ezezagunekoa guretzat. Norbaitek baldin badaki esan diezagula (loramendielkartea@gmail.com)