Egunerokoak!

 

Bukatu dira!!! Etorri ziren bezala ere udalekuak joan dira!!!

Ezin pozago gaude, aurtengo udalekuekin!!! Gainera gure lanaren ondorioz, Atxabaltak gurea izaten jarraitzen du!! Aupa neska-mutilak, lan ederra!!!!

Orain, oporrak disfrutatzera!! Datorren urterarte guztioi!! ESKERRIK ASKO!!!

Hemen azken jaian egindako mannequin challenge-ak!

https://www.youtube.com/watch?v=G3HyfQc3TJo&t=5s

https://www.youtube.com/watch?v=o0Vqaz3IYF0 

 

   ———————————————————————————————————

Azken txanpan sartu gara!!!!

Aurreko astea gopegi eta garaioko txango dibertigarriekin bukatu ondoren, badator udalekuetako azken astea!!!

Badatoz, akanpada ziraragarriak!!!! Prestatu motxila eta lo sakuak!!! Bagoaz eta!!

Gainera gure lagun eguzkia ere presente izango dugulakoan gaude, prestatu bainujantzi eta toallak!!!!!

ndarrrez ekin azken asteari, jo ta fuego, egin irri!!!!

Joan den asteko argazki batzuekin agurtzen gara!!

 

 

 

 

—————————————————————————–

Udalekuak badoaz aurrera,  eta ekintzaz beteriko egunak izaten ari dira!!

Jolasak, body painting-ak,antzerkiak,ginkanak… eta irteera pila bat egin ditugu!

Atzo adibidez udalekuetako nagusienek Debara irteera egin genuen, a ze gozatua hartu genuen itsasoan murgilduta!!!

Gainera  3 eta 4.mailako gaztetxoak ere usakon abenturaz betetako egunak igarotzen ari dira!!

JARRAI DEZAGUN BA DIBERTSIOZ BETETAKO OLATU HONETAN MURGILDUTA!

——————————————————————

 Bizirik gaude!

Joan den ostiralean gainera, SAN FERMIN eguna ospatu genuen eta nola gainera!!

Goizean udalekutako txikienek hainbat txoko eta jolasez gozatu zuten plazan eta bitartean Lehen hezkuntzako haurrek “zezenaren bila” jinkanan jo ta fuego ibili ziren!!!

Eguerdiko 12etan berriz denok plazan elkartu eta pregoia entzun ondoren, hasiera eman genion jaiei!! Buruhandien bisita izan genuen eta eguzkipean korrika eginez bukatu genuen goiza.

Arratsaldean berriz, talde bakoitzak bere pankarta egin eta kalejiran ibili ginen durana kalean zehar, eta ondoren entzierroa izan genuen!! Gure lagun san fermin-ri kantatu ondoren, zezentxoak izan genituen korrika lagun!!uen, talde bakoitzeko neska-mutil eta monitoreak eszenatokira igo eta bere dantza dohainak erakutsi zituzten!!!

Egun borobila izan zen, hemen uzten dugu berau laburtzen duen bideoa!

AUPA SAN FERMIN ETA ARETXABALETAKO UDALEKU IREKIAK!

 

——————————————————————————-

Eguzkiak gogor jo arren, ez gaituzte geldituko!

Asko izan dira egin ditugun ekintzak, jolasak, mendi irteerak, igerilekuko bainuak, sukaldaritza……..Lekaixoka bertso eskolako lagunekin ere ibili gara, eskerrik asko ederra izan da!!!Hainbat taldeek beraien auzoa defendatzeko txangoak egin dituzte eta iada estrategiak finkatzen hasiak dira!

Hemen egun hauetan egindako hainbat argazki.

Eta orain indarrak hartu biharko egunari ere gogor ekiteko!

 

 

 

 

 

 

 

 

—————————————————————————

Udalekuak hasi dira!!!

Atzo hasi ziren 2017ko Aretxabaletako udaleku irekiak, eta nola hasi gainera!

Goizean mezu beldurgarri batekin hasi genuen eguna: Aretxabaleta desagerrarazi nahi dute gure bizilagun Arrasatear eta Eskoitzarrek! Nola da posible? Guk berriz gure auzoak defendatzeko erabaki hartu dugu, Aretxabaleta herria beti bezain indartsu mantentzeko!

Beraz udalekuak irauten duten bitartean proba eta misio ezberdinekin   auzoak   defendatu eta ederki pasatzeko aukera izango dugu!!!

Aurrera ba, hasi dadila aurtengo abentura!