Eguneroko kontuak!

AGUR LUDOTEKA!!

Ekaina iritsi eta heldu da ludotekako ateak isteko momentua, Eskerrik asko guztioi ikasturte eder honegatik!!! Orain udaz gozatzera!!

 

——————————————————————————————————

 

Ikasturtea aurrera doa, eta gu ez gara aspertzen!!

Hemen orain arte egin ditugun hainbat ekintzatxo.

Jaiki elkartekoetan dantza astean ipurdiak mugitzen , asko gozatu genuen!!! Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!!

 

 

Honetaz gain, eskulanak egiten, jolasten eta ludotekako gure murala margotzen ere jarraitu dugu!!! Eta eguraldi ona aprobetxatuz kalera ere sarri irten gara!!! Ikasturtea bukatu aurretik oraindik badugu denbora jolasten jarraitzeko,beraz horretan jarraituko dugu!!!

 

 

——————————————————————————- 

Lagunekin, 

familian, 

eskolan, 

kalean, 

bizi euskaraz!!!

 

 

 

 

 

Korrikari ere agur esan genion, eta oporrei kaixo!!!

Orain berriz bueltan gaude, euskaraz jolasten eta bizitzen jarraitzeko!!!

——————————————————————————————————

 

Otsaila, kolorez betetako hilabetea!!

Denok dakigun bezala Otsaila berezia da Atxabaltarrontzat, izan ere karnabalak ospatzen ditugu, eta Txapel txin-en bisita ere izaten dugu!

Ludotekan oso ondo pasa dugu, San Blas egunean tortak egin genituen Eider eta Andoitzen laguntzarekin, eskerrik asko bikote! Kareta ezberdinak ere egin ditugu, aurpegia margotu, eta nola ez asko mozorratu eta jolastu dugu.

Txapel txinen bisita ere jaso genuen, guztiok gure karetekin eman genion ongi etorria, eta bere urtebetzea zela eta marrazki politak eman genizkion, eskerrik asko Txapel txin!!

Azkenik, karnabaletako balkoi apainketa lehiaketan parte hartu dugu, errefortzutako lagunekin eta auzokoko partaideekin batera udaletxe zaharra apaindu genuen, baita merienda goxoa ere jan!!!Ederto pasa genuen!!

Orain deskantsatu, eta jolasten jarraituko dugu!

———————————————————————————————————-

OPORRETATIK BUELTAN , IRRIBARRETSU LUDOTEKAN!!

Abenduan zehar hainbat ekintza burutu genituen, horien artean “Jostailu bat irribarre bat” egitasmoa herriko beste hainbat elkarterekin batera! Bizkotxoa eraman genuen haur guztiek jostailu bat edukitzeko, baita txokolatea eran ere!!!

Gure aletxoa jartzeko eskulanak egiten aritu ginen jo ta su, jasotako dirua beste haurrei eman ahal izateko!!!!! Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik!!!

jostailu-bilketa-1_content

Urte berriari hasiera emateko berriz Bilboko PIN parkera txangoa egin genuen!! Atxabaltan autobusa hartu eta Bilbora heldu bezain pronto konturatu ginen ederto pasako genuela!! Zenbat ekintza, puzgarri eta trikimailu!!!! Egun osoa korrika gora eta behera ibili ondoren, autobusa hartu eta berriz ere etxera abiatu ginen irribarretsu!!

Hurrengo urtean ere animatuko gara!!!

pin-talde img-20170102-wa0021——————————————————————————————————-

Kaixo kaixo,

Joan den astea oso dibertigarria izan zen, topera ibili ginen.  Astean zehar jolas erakusketan oso ondo pasa genuen, jolas eta jolas!!  Gainera larunbatean Mungian izan ginen Olentzerori bisita egiten, ederto ibili ginen iratxoekin batera eta besarkada  eta barreak ez ziren falta izan!! Gainera, oparien gutuna ere eman  genion … ea zer gertatzen den!

Eskerrik asko jolas erakusketara gerturatu zineten guztioi, baita Mungiara animatu zineten familiei!

20161202_184626jolas-erakus

olenfrd

———————————————————————————————————-

Kaixo karapaixo!!!

Ikasturtea badoa aurrera  eta Ludotekan martxa hartuta dugu!!

Orain arte ekintza ezberdinez bete ditugu arratsalde zoragarriak!!!! Eskulanak egin, dantza, antzerkiak … eta aurrerantzean ere berdin jarraituko dugu!!!!

Hemen orain arteko argazki polit batzuk, ikus dezazuen zuek ere zein ongi pasatzen dugun ludotekan!!!

 

p1010149img_20161006_183918

 

Honetaz gain eta gabonak gerturatzen ari direla aprobetxatuz, Algara Ludotekak mahai jolas erakusketa antolatuko duela  jakinarazi nahi dizuegu!

AZAROAREN 30 , ABENDUAREN 1 eta 2

UDALETXE ZAHARREAN arratsaldeko 17:00etatik-19:00tara.

 

 

 

 


Kaixo Lagunok!!!

Ludotekan iada jolasten hasiak gara!! Hemen zintzilikaturik uzten dugu oraingoz dagoen ordutegia, eta gogoratu beti dagoela aukera Ludotekara etortzeko!!! ANIMATU!

 

 

diptikua_0001_diptikoa_aurreatze-copia-1-copia

———————————————————————————————————-

Zapatu honetan Ludotekako lagunak Leitzara irteera egin dugu, bertan Peru-harri museoa bisitatzeko Iñaki Perurenaren eskutik!!!!!

Zein ongi pasatu dugun! Hemen egunaren laburpena eta zenbait argazki!

Peru harrira heldu bezain laister, Iñakirekin joku ezberdinak egin eta harriak altxatzeko aukera izan dugu!

IMG_9615_1824x1216_912x608          IMG_9629_1824x1216_912x608

Museoan zituen harriak, eta beste herri kiroletako materialak ere ikusi ditugu, baita probatu ere!!! oso interesgarria!

IMG_9669_1824x1216_912x608  IMG_9668_1216x1824_608x912IMG_9688_1824x1216_912x608O

Ondoren kanpoaldean, baso mitologikoa eta Basajaunen kobazuloa ikusteko aukera izan dugu, batzuek beldur ikaragarria pasa dugun arren, ederki ibili gara!

IMG_9751_1216x1824_608x912            IMG_9721_1824x1216_912x608

Bisitari amaiera emateko, harrizko pertsonai erraldoien zelaian ibili gara gora eta behera, iñaki ere zoratu dugu gure indar eta disfrutatzeko gogoekin!!!

IMG_9732_1824x1216_912x608          IMG_9736_1824x1216_912x608 IMG_9744_1216x1824_608x912           IMG_9761_1824x1216_912x608

Bertako lagunei agur esan eta Leitzara jetsi gara autobusez, bertan bazkaldu, leitzako kaleetan jolastu eta berriz ere neka-neka eginda Atxabaltara bueltatzeko!

IMG_9822_1824x1216_912x608       peruharri

TXANGO GOMENDAGARRIA ADIN GUZTIETAKO PERTSONENTZAT,

HURRENGO ARTE IÑAKI!