Arrasateko musika taldeen ikus entzunezkoa gaur Biteri plazan

EGIN DAKIZUNA | Gazte musikariak

Arrasteko Gazte bulegoak eta udaleko sexologia zerbitzuak lehenengoz antolatu duen Egin dakizuna ekimenaren barruan gaur, uztailak 23, 18:00etatik 20:00etara gazte musikarien tartea izango da. Ikus entzunezko bat prestatu dut Arrasteko taldeen argazkiekin. Arrasateko Gazte bulegoa ondoan izango da emanaldia.

Gonbidatuta zaudete!

Nire argazki baten lizentzia urratu du Mondraberri atariak

Bidegorri
Goiko irudian, jatorrizko irudia CC Aitortu 2.0 lizentziarekin

Flickr kontuan lizentzia libre batekin (CC Aitortu 2.0) dudan Urkuluko bidegorriaren argazkia erabili du Mondraberri atariak bidegorrien gaineko albiste bat ilustratzeko inongo krediturik aitortu gabe.

Googleren irudi bilaketa erabilita lehenengo postuan agertzen da argazkia. Melbourneko, Australia, http://treadly.net  txirrindularitza  atariak CC lizentzia errespetatuz erabili zutelako.

Mondraberriren lizentzia urraketa
Goiko irudian, argazkia Copyright-dun Mondraberri aterian.

Sarrera idazten dudan bitartean Mondraberriri gertatutakoa jakinarazteko idatzi diet. Lizentzia libre bat izanda zergatik ez duten errespetatu galdetzeko?

Mondraberriren erantzunaren zain…

PuntuEus elkartearen aurkezpena argazkitan

image
Info
Comments
  • Euskarak erronka berri bat du: Interneten bere izen propioa sortzea. Interneten, izena eta izana elkarrekin baitoaz. Interneten, izenik ez duena, ez da. Eta hori da euskararen eta euskal kulturaren komunitatearen erronka berria: Interneteko eremu birtualean nazioarteko aitorpena eskainiko dion ikur edo sinboloa sortzea: .EUS domeinua.

    Horretarako sortu da PuntuEus Elkartea. Helburua: .EUS domeinua eskuratzea.

Yashica MG-1

 Yashica MG-1
Yashica MG-1

Aurreko sarreran nire lehen argazki kamera izan zen Canon PRIMA Junior aurkeztu nizuen.

Oraingoa sarrera ilustratzen duen argazkia gurasoek ezkon bidaian Tenerifen erosi zuten Yashica MG-1 argazki kamera da. 35mm-tako lente finkoko kamera Yashinon 45/2.8 objektiboarekin.

1970ko kamera bada ere oraindik ondo dabil. Agian egunen baten karrete bat jarri eta argazki batzuk aterako ditut probatzeko.

Inor ezagutzen duzue digitala ez den argazki kamera erabiltzen duenik?

Etxeko patxarana nola egin

Irailaren 5ean asteburuan batutako aranekin patxarana egin behar nuela esan nuen twitter eta facebook bidez. Aitaren errezeta jarraitu dut, baina sarera joan nintzen osagaien kupuruen bila, baina pare bat otura bakarrik aurkitu nituen infomazio gutxirekin.

Patxarana euskal alkoholdun edari gozo eta gorriluna da, %25-30 inguru alkohol bolumenean. Edaria basaranak anis-pattarrean beratzearen ondorioz lortzen da. Basaranak uda erdialde/bukaeran batzen dira. Batzuetan kafe-ale gutxi batzuk eta banilla-leka bat gehitzen zaizkio.

Etxean nola egin

Etxean egiteko erraza da. Bakoitzak bere gustura egiten du. Prestatzeko hiru modu daude.

  1. Patxaran hutsa gustuko dutenak daude, hau da basaranak anis-pattarrean beratzen besterik gabe.
  2. Beratzea anis eta orujo parte bat nahiago dutenak daude. Sikuago gustuko baduzu hau da egin behar duzuna: orujo parte bat  4-5 anis parte bakoitzeko (150 ml litro bakoitzeko).
  3. Basaranei puntu berezia emateko gehigarri batzuk daude. Erramu hosto pare bat. Kanela makil bat hiru litroko garrafa bakoitzeko. Manzanilla lore dozena erdia edo/eta kafe hazi batzuk (ez gehiegi, 8-10 hiru litroko).

Osagaiak

  • Patxarana egiteko anis berezia. Anixetu (Etxarrin, anisari horrela esaten zaio) berezia egoten da dendetan patxaran egiteko.
  • Basaranak. 200 gramo litro bakoitzeko.
  • Bestelako osagaiak (2 eta 3 puntuen arabera).

Prestaketa
02-Jasotzen

Lehenik eta behin basaranak batu behar dira. Onduta baina gogorrak izan behar dira, azalean berderik ez da ikusi behar baina ez ukitzerakoan ez daitezela bigunak izan. Ahalegin zaitez kirten barik hartzen, bestela gero lan handiagoa izango duzu. Berdeak direnak zapore garratz baina atsegina emango diote. Bestalde, gehiegi onduta daudenak zapore sakonagoa eta gozoa emango diote.

04-Gabitzen
Basaranak batu eta gero ondo garbitu behar dira. Zapore txarra eta erauzketa zaildu ditzaketen hosto eta kirtenak kendu behar dira. Hondatuta eta zulatua (zizareak eginda) daudena kendu behar dira.

Ondoren, uretan jarriko ditugu (ontzi zabal baten) garbitzen bukatzeko. Azaleratzen direnak bota egingo ditugu. Zizarerik ikusten badugu (ziur bat baino gehiago egongo direla) kendu egingo ditugu. Garbitu ondoren lehortu.

Behin ondo garbituta, beratzea egin nahi dugu ontzian sartuko ditugu, ahal dela aho zabala duten ontzietan (besterik izan ezean 3 litrotako anisatu botilan egin dezakegu). Goiko errezetarenbat jarraitu eta anisa botako diogu.

Etxean egindako patxarana leku fresko eta ilun batean utzi behar da. Bakoitzaren gustua eta pazientziaren arabera denbora gutxiago edo gehiago edukiko dugu beratzen.

Gutxienez sei hilabetez izan behar da beratzen edan baino lehen. Ez da komeni bederatzi hilabete (asko jota 12 hilabete) baino gehiago basaranekin uztea zahar zaporea hartzen bait du.
Noizean behin astindu bat eman lurrinak eta kolorea ongi banatu eta zabaldu dadin.

Denbora igarota, iragazi egin behar da. Ondoren botilaratu egingo dugu.

Dastaketa
Beirazko edalontzi edo kopan edatea aholkatzen da.
Hobe da patxarana hotza edatea, 6 eta 8 °C artean. Edaria hozteko, botila hozkailuan sar daiteke edo hozkailutik ateratako txupito edalontzietan zerbitzatu. Izotza gehitzea saihestuko dugu, uretan zaporea indargabetu eta aldatzen baita.

Ez ahaztu, gozoa eta erraz sartzen bada ere, sekulako atxurra uzten duela gehiegi edanez gero. Nik bezain ongi dakizue denok.