Yashica MG-1

 Yashica MG-1
Yashica MG-1

Aurreko sarreran nire lehen argazki kamera izan zen Canon PRIMA Junior aurkeztu nizuen.

Oraingoa sarrera ilustratzen duen argazkia gurasoek ezkon bidaian Tenerifen erosi zuten Yashica MG-1 argazki kamera da. 35mm-tako lente finkoko kamera Yashinon 45/2.8 objektiboarekin.

1970ko kamera bada ere oraindik ondo dabil. Agian egunen baten karrete bat jarri eta argazki batzuk aterako ditut probatzeko.

Inor ezagutzen duzue digitala ez den argazki kamera erabiltzen duenik?

3 thoughts on “Yashica MG-1

  1. Nik bai, eta etxean bertan daukat, nire aita. 80. hamarkadako Minolta bat erabiltzen du, reflex-a. Primeran dabil oraindik ere. Txikitako ia argazki denak kamera horrekin hartu zituen aitak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude