Canon PowerShot G5, argazki kamera berria

g5

Abuztu aurretik jaso nuen nuen ebay enkante gunean erositako argazki kamera, Canon PowerShot G5 bat.

Lehen nuen argazki kamera konpaktua, Canon PowerShot S200, ez zebilen oso ondo. Kolpe bat jaso eta uretara jausi zen, baina oraindik argazkiak ateratzeko moduan badago ere ez da oso fidagarria, gainera bateriaren iraupena oso mugatua da. Azkenengoz Kobetasoniken erabili nuen. Etxera bueltatu eta argazkiak deskargatu ondoren atera nituen guztietatik (ehundik goroa) bakarra salbatu zen. KISS taldearen argazki hau, beste guztiak desenfokatuta zeuden. Gertatutakoa ikusi nuenean konpakta berri bat behar nuela konturatu
nintzen.

Bi gauza bakarrik eskatu nizkion kamera berriari:

  • Ahal zela kontrol manualak izatea.
  • Compact Flash txartela erabiltzea.

Interneten barrena argazki kamera modelo ezberdinen ezaugarriak begiratu ondoren Compact Flash txartela erabiltzen zuten kamera gutxi zeudela konturatu nintzen. Konpakta gehienak espazioagatik txartel txikiagoak erabiltzen zituzten.

Ebayn barrena Canon PowerShot G5a aurkitu nuen. Modeloa zaharra bada ere (2003 urtean kaleratu zen lehengoz) eskatzen niona zuen. Modelo berriagoek G7 eta G9a SDHC txartel mota erabiltzen dute. Gainera Canon 40D kamerak erabiltzen duen bateria mota berdina erabiltzen du. Hori izan zen G5 modeloa erosteko beste aitzakietako bat. Bilaketa bat egin eta enkantean 125 eurotan  argazki kamera, 3 bateria eta txartel bi eskuratu nituen.

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude