Iruzur mezua: Ericsson enpresak ez ditu ordenagailu eramangarriak debalde ematen

Lagun batek postaz birbidali dit berak jaso duen e-posta. Gaiak horrela zioen: Portatils gratis!!!!! No és broma. Mezuaren gorputzean, e-posta zerrenda luzea pasa ondoren jatorrizko mezura heldu naiz. Laburbilduz (jatorrizko mezua behean duzue) mezuak zioen 8 lagunei mezua birbidali ezkero Ericsson T18 bat eskuratuko duzula eta 20 lagunei bidali ezkero WAP duen Ericsson R320 bat. Ah, eta ez ahaztu mezuaren kopia bat anna.swelund@ericsson.com helbidera bidali behar duzula beraiek mezua bidali duzula egiaztatzeko.  

Mezua irakurri ondoren, balizko ordenagailu eramangarriak debalde ematen dituen enpresaren webgunera sartu naiz. Promozioa ziurtatu nahi nuen. Gixajoa ni, eta mezua erantzun duten lagunek. Ericsson enpresaren webgunean promozioaren arrastorik ez. Kawen zotz! Eramangarri barik geratu naiz! Horren ordez enpresaren ohar bat, non azaltzen duen iruzur mezu bat dela eta enpresak ez dituela ordenagailu eramangarriak debalde ematen, ezta telefono mugikorrik ere.  

Interneten barrena pixka bat  arakatuz (Googlen Ericsson R320 bilatzeko esan eta bigarren emaitza) 2000 urtetik bueltaka dabilen HOAX bat dela zihurtatu dut. Jatorrian ingeles eta espainolez idatzitako HOAX bat, hasieran Nokia enpresa erabiltzen zuena gantxo moduan eta gero Ericcson, baina beti ere enpresako balizko langile berdina, Anna Swelund.  

Horrelako mezuak birbidaltzen zerbait lortuko duzuela uste al duzue? Bueno agian bai. SPAM mordo bat zuen posta sarrera ontzian. Benetan uste duzue mezu bat birbidaliz zerbait irabaziko duzuela? Horrelako mezuak erantzunda zerbait irabazi duela egiaztatzen didan lehenengo pertsonari Ericsson T10 bat emango diot (autorako kargadore eta guzti!).

—–Mensaje original—–

De: Izen Abizenak

Enviado el: martes, 16 de enero de 2007 19:39

Para: izena@zerbitzaria.com

CC: anna.swelung@ericsson.com

Asunto: Fwd: Portatils gratis!!!!! No és broma

Us envió aquesta noticia que pot ser del vostre interès, NO ES UNA BROMA. La societad Ericsson distribueix gratuitament ordenadors portàtils amb la intenció de contrarrestar a NOKIA, que ha fet el mateix.

Ericsson vol augmentar la seva popularitat. Por això Ericsson distribueix gratuitament el nou portátil WAP. Tot el que s’ha de fer es enviar aques e-mail a vuit coneguts. En aproximadament, dues setmanes, rebras un

Ericsson T18. Si el misatge es remet a 20 persones o mes, pots rebre un Ericsson R320. Important, enviar una copia del e-mail a anna.swelung@ericsson.com
Insisteixo, no es una broma, así que regálat un portátil.
Bona suerte
Fins aviat!

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

3 thoughts on “Iruzur mezua: Ericsson enpresak ez ditu ordenagailu eramangarriak debalde ematen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude