Appleberrik zure laguntza behar du

Appleberri.com-ek Apple informatika enpresaren inguruan sortzen diren berri eta zurrumurruei buruz aritzen da. Bertan sarean, zein Apple-en keynoteetan sortzen diren berriak argitaratzen ditugu. Eta guztia EUSKARAZ!

Duela urtebete, Appleberri sortu zenean ekimen pertsonal bat izan zen. Orain blog komunitario bilakatu nahi dugu. Hau da, pertsona ezberdinek bertan idaztea nahi da. Orain arte Antton izan da Appleberri kudeatu duena. Ezkutuan ibili naiz ni artikuluak idazten. Blogariok beste blog batzuk ere kudeatzen ditugu eta askotan zaila egiten zaigu Applek sortzen dituen berri kopuru guztia kudeatzea.

Zure laguntza bila

Oraingoan zuen laguntza bila gatoz. Ez daukazu zertan blogaria izan behar, euskaraz idazten jakin ezkero nahikoa da. Ez daukazu zertan Maceroa izan behar, nahikoa da mac mundua interesatzea. Behar den bakarra, gogoak jartzea eta internetera konexioa duen ordenagailu bat edukitzea da.

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude