Danbakako lehenengo kontzertua


Atzo gauean Elgetan izan nintzen. Danbaka
Debagoieneko Musika Lehiaketako bigarren edizioan.  Lehiaketako
lehen kontzertuan
talde hauen musika entzuteko aukera izan
nuen: Bergarako Azkaiter
Pelox
, Oñatiko Drakes,
Antzuola eta Zumarraga Klakson
eta Arrasateko Ozen.
Azkaiter Pelox eta Ozen ezagutzen nituen lehendik eta hori dela eta igo
nintzen Elgetara. Baina, talde berriak ezagutzeko gogoarekin ere igo
nintzen. Hamarrak aldera heldu nintzen Espaloira. Kafe
bat eskatu eta zigarro bat piztu nuen eta bat-batean Iker agertu zen.
Bakarrik nengoela ikusita jantokira igotzeko gonbitea egin zidan.
Afalostean harrapatu nituen lanera joandako hainbat lankide, epaimahaia
eta taldekideak. Ardoa, kafe ugari eta tila bat baina koparik ez.
Lehiaketan puntuak galduko zituztelako beldur edo?

Azkaiter Pelox


Azkaiter Pelox

Bergarako Azkaiter Pelox bakarlariak ireki zuen kontzertua. Elegante
jantzita eta ileorde barik igo zen eszenatokia. Bere kantuak pare bat
bertsiorekin tartekatu zituen kontzertuan. Azkaiter Pelox ez da
geldirik egoten den horietakoa eta gora eta behera ibili zen Espaloian.
Ziur asko GOITBko
kameralariek lanak izango zituztela bere irudiak hartzeko, baina kamera
aurrean posatzen badakiela erakutsi zuen. Ez zen lehiaketaz nahastuko?

Drakes


Drakes

Oñatiko Drakes taldearen punk-rocka entzuteko aukera izen
zen ondoren. Bideo aurkezpenean zuzenekoetan diskoan baino indartsuago
agertzen direla esan zuten. Diskoa entzuteko aukerarik ez dut izan,
baina atzo potente egon ziren. Erritmo azkarrak eta abestiak bata
bestearen hatzetik ia gelditu barik, ur tragoxka bat eta berriz ere
kaña ematera.

Klakson


Klakson

Antzuola
eta Zumarragako kideez osatutako taldea igo zen hirugarren
eskenatokira. Niretzako atzoko deskubrimendua izan zen talde hau eta
musika estiloa ere bitxia. Klak & Son estiloa jorratzen du
boskote honek. Alderaketak egitea ez dut atsegin eta are gutxiago
musika kontuetan, bakoitzak bere estiloa baitut, baina Espaloian
bildutako pare bat pertsonek Roberto Mosoren antza hartu zioten. Esango
didazuen zertan?  

Ozen


Ozen

Azkenik, Ozen taldea igo zen taula gainera. Talde hau berriz ere
ikusteko gogoa nuen, gehien bat teklatuarekin nolako soinua lortzen
zuten entzuteko. Abesti berriak (motzagoak eta azkarragoak) eta
zaharrak tartekatu zituzten emanaldian zehar, baina gehien bat doinu
gogorrak. Lehenengo lerroan egon nintzen burua astintzen, nahiz eta
orain tximak moztu ditudan.

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude