Bizi ezazu zure askatasuna lelopean HackMeeting-eko zazpigarren edizioa abian da. Aurtengo bilkura Mataroko (Bartzelona) La Fibra Zentru Sozial Okupatua eta Autokudeatuan burutuko da urriaren 13tik 15era.
Aurtengo Hackmeeting-a jakintza elkartrukatzeko guneak askatzeko borroka eta bilaketa, biosferarenganako eta teknosferarenganako oreka eko-logikoa berreskuratzeko eta etor daitezkeen erronka teknopolitikoei aurre egiteko testuinguruan kokatzen da.
Aurten Datuen Gordetzea onartu da eta horrek sareko pribatutasuna eta adierazpen-askatasuna mehatxatzen du. Hori gutxi balitz, copyrightaren europar zuzentaraua gauzatzen doa aberri desberdinetan, Espainiar Jabego Intelektualaren Legea (JIL) datorren hondamenaren gertuko adibide bat dugularik. Gainera, DRM-aren ezarpena egi bihurtu da (informazio fluxua zuzenki kontrolatua korporazio erraldoiengatik eta copyright-aren lobbiengatik). Baina guztiak ez dira albiste txarrak izan. Iazko kultura librearen aldeko ekintzarako deiari, aurten, copyright-aren lobbien aurkako eta monopolio kulturalaren aurkako 15 ekintza zuzen jarraitu diote. GPL lizentzien 3. bertsioa laster egongo da prest eta aurten hiru hackmeeting leku desberdinetan sinkronizatu ospatuko ditugu (Bartzelona, Chicago eta Chile) denon artean gure askatasuna birziklatzeko.
Nola parte hartu
Ekitaldi honek ez du antolatzaileen eta parte-hartzaileen arteko bereizketarik egiten. Edizio honetan parte hartu nahi izan ezkero irakurri Call4Nodes (partaidetzarako deia) eta izena eman posta zerrendan, HackMeeting-eko asanblada birtual irekia, ekitaldia antolatzeko erabiltzen dena. Asistentzia doakoa da, lo eta jateko aukera egondo da. Ez galdu aukera! Parte hartu!