11010 urte


Iruditzen zait nire bizitzaren aro berri batean sartzen nagoela. Kanping-eko bi lagun ezkondu dira, hiruk umea dute… Ai, ene! Pentsatze hutsak… Gaztea naiz oraindik, naiz eta jaso ditudan SMS mezu gehienetan kontrakoa esan didaten.
Gaur, apirilak 20, 26 urte bete ditut. Orain dela 26 urte jaio nintzen, Siberia-Gasteizko Itxaropenaren Andre Maria Klinikan, lehengo autobus geltokia zegoen tokia eta orain Artium museoa dagoen lekua. Amak esan dit goizeko 4:30etan jaio nintzela eta gerra handia eman niola gauean. Hortik etorriko da nire parranda-zaletasuna?

Aro berri bat

Sarrerako titularraren zenbakia zer esan nahi duen konturatu ez direnentzat, zera esango diet: Munduan 10 pertsona mota ezberdin daude bitarra dakitenak eta ez dakitenak. Bai, zenbaki-sistema bitarrean idatzi dut gaur bete ditudan urteak. Arraroa egingo zaizue agian, baina gutxi gora behera urte kopuru hori izango dut dagoeneko. Ez du ematen eh! Kontua da duela urtebete edo nire koadrilan ohitura bihurtu zela afalosteko abestien artean zorionak zuri kantatzea. Taberna eta jatetxeetan prezio berezia egingo zigutelakoan edo, gehienetan niri tokatzen zitzaidan. Gogoratzen dut behin Kaxianoren Zorionak abestia jarri zuten taberna baten. Baina nik nahiago dut beste abesti batzuk. Esate baterako Platero y Tu taldearen Imanol edo Celtas Cortos taldearen 20 de abril abestiak. Ezagutzen duzue bere izen eta jaiotze datarekin abestiak dituenik?

11010

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

11 thoughts on “11010 urte

  1. Jada 11010 urte xD Zorionak!!! eta lasaitasunez har itzazu, ezagutzen dut zaharragoak direnak eta lasai lasai bizi direnak lagunekin parrandak eginez eta umeak izatearen munduan sartu ez direnak, lasai lasai biziz.
    Ba nik egia esateko ez dut abestirik ezagutzen nire izenarekin ezta nire jaiotze datarekin, baina Julianen bat ezagutzen baduzu hor duzu Piperraken “Mi amigo Julian” ondo pasa asteburuan.

  2. Zorionak, ni ere egun horretan jaio nintzen, baina 14 urte lehenago, beraz atzo 40 bete nituen.
    Serrat-ek ere badauka abesti bat data horrekin, beraz gutxienez hiru ditugu.
    Eta adinari dagokionez, uff, zer esango dizut nik, urtarrilaren hasieratik nere semeak esan dit ia ia egunero, aurten de treintañera a cuarentona….
    zorionak eta besarkada bat

  3. Sol sol la sol do si
    sol sol la sol re do.
    sol sol sol mi do si la.
    fa fa mi do re do.

    Badakizu, ni letretakoa naiz… 🙂

    Iban

  4. Imaaaaaa, zuk pentsetan dozu hau normala dala??Zorionak abestixa interneten topau guran eta zure bloga agertzen jat!!Akaparador!!

    A!!Zure adarra inda dauket ia eeee!!Itxia tardau doten beste tardetan bot emuten!!jajaja

    Egongo gare!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude