Kale edan erraldoia eta orgia Arrasaten?

Sustatun irakurri nuen duela egun batzuk Espainiako megabotiloien moda Euskal Herrira ere iritsi dela. Harrezkero gonbiteak jasotzen ari naiz. Posta elektronikoz, SMS bidez oraindik ez. Dirudienez posta elektronikoz zabaltzen ari dira. Eta e-postaz heldu zait Arrasaten ustez egingo den kale edan erraldoi baterako gonbidapena. Apirilaren 1ean izango omen da, Monterron Parkean 10etatik aurrera. Zapatuan Arrasaten?

Hasiera baten Donostian eta Bilbon antolatu ziren, geroago indarrak batze aldera edo zentro geografiko bat aurkitu zuten, Eibar. Arrasaten ustez zapatuan egingo den kale edan erraldoirako gonbidapena jaso nuen orain dela gutxi. Atzo beste bat jaso nuen. Leku aldaketa proposatzen dute oraingoan bizilagunei kalterik ez egiteko eta lekua beste gauza intimoagoak egiteko toki aproposak daudela ere esanez.

Beste batzuk orgia nahiago dute eta Sopelako hondartzan mega-orgia baterako deia egin dute. Zurrumurruak entzun ditut. Ustez Arrasaten Santa Barbara parkean izango da mega-orgia. Hau ez dakit noiz izango den. Gonbidapenik ez dut jaso 🙁

Orgia ere izango al da?

Gogora etortzen zait Kortaturen abesti bat. Sarrera bukatzeko Newtonek beste blog baten bota duen moduan bukatuko dut: hobeto ginen asteburuero kalean gora kalean behera Mierda de Ciudad bezalako abestiak entzuten!

Bukatzeko

Nire Flicker-eko galerian jarri ditut jaso ditudan gonbidapen irudiak.

Gonbidapenak sarean

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

One thought on “Kale edan erraldoia eta orgia Arrasaten?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude