Uni Encounter II: jardunaldi informatikoak Ermuan

Apirilaren 4tik 7ra Uni-Encounter jardunaldiak egingo dituzte UNI Eibar-Ermua BHI Bigarren Hezkuntzako Institutoko Ermuko egoitzan. Institutoko Informatika Sailak antolatutako teknologia berrien inguruko jardunaldiak. Gonbidatutako hizlariak

Honako gonbidatuak egongo dira hitzaldi eta tailerrak ematen:

  • Mikel Veloso eta Alain Hinojosa | ASIko ikasleak – Port Knocking
  • Iñaki Larrañaga Dooteo eta Marcos Goienetxe | euskalGNU – Softwarea euskaratzeko tailerra
  • iRaTXe | nEwCOM Ikerketa Zentrua – Software librea eta Euskara
  • Joseba Garcia | Debegesa – Wireless sare bat segurtasunez instalatu
  • Lier Elgezabal | Elurnet – Segurtasuna sarean.
  • Svet Ivantchev | Efaber – IP bidezko ahotsa
  • Mikel Tudanca | 2. STIko ikaslea – Cracking
  • Eduardo González de la Herrán | e-ghost – Posta elektronikoen sistemak
  • Pablo Garaizar Txipi | e-ghost – Ziberkontrol soziala

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude