Urte batez blogari

Gaur urte bat bede du Klik Bikoitza blogak. Balantzea egiteko eguna da eta esan beharra daukat oso pozik nagoela. Urte honetan gauza asko izan ditut hizpide idatzi ditut blogean. Onak (1, 2 eta 3) eta txarrak (1, 2 eta 3). Batzuetan blogean idaztea kostatzen bazait ere gustura egiten dut. Gainera, blogak lagun berriak ezagutzeko (Mutilmediako koadrila, Sergio, Teketen, Bertol etab.) aukera eman dit. Egin beharrekoak

Oraindik badut para bat gauza idazteke. Erdi ahaztuta nuen, Kontrakoak erakartzen du sarreraren II. Atala idatzi behar dut. Azalduko dut Appleren iPod kanpainaren efektua nola lortzen den. Creative Commons lizentziapean dagoen irudi egoki baten bila ibili nintzen, baina ez dut aurkitu. Dagoeneko gehiegi luzatu denez, nik aterako dut argazkia. Beste sarrera bat (hau pixka bat teknikoago) ere idazteke daukat, Airport Extreme GNU/Linuxpean nola dablien azaldu behar dut.

Beste sarrera baten, buruan hainbat gauza nituela esan nuen. Bloga sortu nuenetik buruan nuen gaza bat izan da. Urte bat pasata uste dut badela ordua blogari aurpegia garbitu eta beste itxura bat emateko. Gaur arte gorde dudan sekretuetariko bat (sekretu bat gorde dut, dena ezin da kontatu) azalduko dizuet. Denbora gutxi barru (dena ondo badoa aste bat) blogari CSSa aldatuko diot. Jakin-mina dutenentzat irudi bat igo dut nire Flicker-eko galeriara. Hemen duzue Klik Bikoiza blogeko CSS berriaren beta bertsioa.

Berrikuntzak

Bukatzeko eskerrak eman nahi dizkiet bloga jarraitzen duzuenoi (blogean idazten dituzuen erantzunengatik), Goiena.net atariko Telematikakoei (ni jasateagatik) eta Code & Syntax -ekoei (SPAM trackback-ak ezabatzeagaitik).

Eskerrak

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

10 thoughts on “Urte batez blogari

  1. ZORIONAK!!!! Nork esango luke iada urtebete pasa dela. Poliki-poliki aurrera goaz eta geroz eta blogari gehiago daude. Zorionak denoi!
    CSS-a oso oso polita geratzen ari zaizu. Ea noiz jartzen duzun.

  2. Eskerrik asko zuen erantzunengatik eta CSS berria gustatzen zaizuelako. Buruhauste handiak ematen hari zait CSS honek. Ea lehen bait lehen arazoak konpondu eta berria jartzen dudan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude