Bizirik.com: Euskal web orrialdeen elkargunea

Euskararen alde diharduen web guneen arteko akordio modura sortu berri da Bizirik.com. Oraindik webgunea guztiz garatuta ez badago ere (hainbat atalek eduki gutxi dute) elkarteko orrialdeen laguntzaz ekintzak egingo dituztela iragarri dute. Zer da Bizirik.com?

Urte hasieran sortutako proiektua da. Proiektu berria denez oraingoz hiru webgune agertzen dira bertan (Maimuru.net, Antton Peñaren Bloga, Euskoracin.com, euskonomia.com eta Klik Bikoitza), baina ziur nago poliki-poliki euskararen alde diharduten web orrialdeen elkargune berri honen kopurua igotzen joango dela.

Guzti hau, Interneten ere euskararen alde egiteko proiektu da. Klik Bikoitza blogetik ere zuek web edo blog bat baduzue, jarri zaitezte kontaktuan eta proiektuan parte hartu. Interneten ere euskararen alde egin beharra dago eta.

Interneten ere euskaraz!

Iturria: Antton Peñaren BlogaBizirik.com

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

One thought on “Bizirik.com: Euskal web orrialdeen elkargunea

  1. Nik ere hasiera batean webloga gazteleraz nuen; hasi nintzenean ez baitzegoen kasik euskarako blogik, baina ikusi nuen geroz eta jende gehiago zegoela eta euskal blogosfera sortzeko aukera ere hor zegoela…
    Horrela pentsatu gabe, euskaraz idaztea erabaki nuen, nahiz eta jende gutxiagok ulertu euskara bultzada eman behar zaio, bai interneten baita kalean ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude