Britainia Handiko ospitaleek Linux erabiliko dute aurrerantzean

Britainia Handiko ospitaleen 600.000 ordenagailuek Windows alde batera utziko dute eta laster Linux
erabiliko dutela erabaki du herrrialde horretako osasun-zerbitzuak.
Novell enpresari eskatutako migrazioan SuSE banaketa erabiliko da.
Novell enpresarekin sinatutako kontratua 32 milioi eurokoa da. Dirutza
handia bai, baina Osasun-zerbitzu britainiarrak 110 milioi euro
aurrezteko asmoa du hiru urteetan.

Eta Osakidetzak noizko?

Ea Eusko Jaurlaritzak behingoz ikasten duen! Gure dirua ez da eta alperrik gastatu behar! Eusko Jaurlaritzak gure 400.000 euro eman zizkion Microsofti eta Osakidetzak 2,2 milioi euro.

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

One thought on “Britainia Handiko ospitaleek Linux erabiliko dute aurrerantzean

  1. Nik Berria egunkarian irakurri nuen berria, eta Euskal Informatikarien Bilkuran (IEB 2005 ) izandako mahai ingurua gogora etorri zitzaidan. Hemen Gariren aurkezpena ikus dezakezue. Bere ondoren, osakidetzako informatika arduradunetako batek, IƱaki Dorronsorok, Hospitalean Microsoften aplikazioekin ondo moldatzen zirela esan zuen eta aldatzeko asmorik ez zeukatela… Horrekin guztiarekin Microsofti ematen zaion dirutza guztiok ordaintzen dugula ere gogoratu nuen nik. Baina, tira, aberatsak garenez diru hori eta gehiago ere, batere beharrik gabe, gastatu dezakegu…

    Gainera, ez da posible enpresa publikoetako teknikari guztiak birziklatzea, horrek lan handia eskatuko lieke-eta. Baina okerrena ez da hori, edozein gazte txoro beraiek baino jakintsuagoa dela nabarmen geratuko litzateke, alegia, ardura handiko postuetan dauden teknikari horiek software kontuetan elebakar direla agerian geratuko litzateke, eta hori onartezina litzateke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude