Commodore merkatura bueltatu da

Commodore pmc30

Commodore pmc30

Commodore informatikan historikoa da. Estatu Batuetan gazte askok marka horretako ordenagailuekin hasi ziren, herrialde horretan Europan ZX Spetcrum mikroordenagailuak sortu zuen iraultza berdina sortu zuenak. Baina, multinazionala 1995 urtean porrot egin zuen PC garaian sartzeko gai ez zelako. Horregatik, Commodore merkatura bueltatzearen berria harrera ona izan du. Bere produktu berriak honako hauek dira:

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

4 thoughts on “Commodore merkatura bueltatu da

  1. Ni duela bi urte eta erdi PC World-era harpidetu nintzenean USB giltza horietako bat ematen zuten opari, orain ez dut gogoan zein markakoa, baina hori gastatu egin zela eta beste bat bidali zidaten, nire harridurarako Commodore markakoa! Nik ere lehengo ordenagailu haiekin lotzen nuen eta aspaldian ez nuen berataz ezer entzun, eta ez nekien USB memoria horietakoak egiten zituenik. Baina kontua da badirela gutxienez bi urte eta erdi horrelakoetan dabilela…

  2. Nire lehenengo ordenagailua, Commodore Plus 4 bat izan zen. Erosi genuen oso oso merke 1983an, iparraldean, pentsatuz C-64-rekin bateragarria izango zela, eta garai hartako software guztiarekin funtzionatuko zuela. Kaka zaharra. Plus 4 hori merkatu froga bat izan zen, eta ez zen ezerekin bateragarria. Ez zegoen berarekin ibiltzen zen programarik.

    Hori bai, zeuzkan 64KB-etatik sistema eragilea eta Basic kargatu ondoren, C-64ak baino memoria libre gehiago gelditzen zitzaion. Gainera, ROM batean gordeta zeuzkan 32 KB-etan, Testu prozesagailu bat, kalkulo orri bat, datubase txiki bat eta beste ez dakit zer gehiago. Tumatxa!

    Alde positiboena da, programatzen erakutsi zidala (beste erremediorik ez zegoen). Gero PC-AT batengatik ordeztu genuen ( 640Kb eta 10MB tako diskoa), baina hori 1986 urtea zen, eta gauzak aldatuta zeuden.

    Aupa Commodore!

  3. Joder, Gari, hik garaiei aurrea hartu hien…

    Ni 84ean txartel zulatu bidez programak egiten ari nintzen, pantaila bat ikusi ere egin gabe, 89ean Disko gogorrik gabeko makinekin, 5 hatzbete eta laurdeneko bi disketerako makinekin, lanean ari nintzen. Eta hik ordurako bigarren superkonputagailua heukan! Ligatze kontutan ere hain azkarra al hintzen?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude