Orain dela 22 urte lehenengo Macintosh ordenagailua

Atzoko egunean orain dela 22 urte Apple enpresak bere lehen Macintosh ordenagailua kaleratu zuen. Urte horretan hauteskundeak izan ziren Estatu Batuetan. Hauteskundeen inguruko azaroa/abenduko Newsweek aldizkariaren zenbaki bereziaren publizitate tarte osoa, 39 orri, erosi zuen. Publizitateak Mac ordenagailuekin lan egitea zein erraza zen azaltzen zuen. Publizitatearen 39 orriak hemen ikus dezakezue.

Iturria: Microsiervos eta faq-mac.com

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude