Superbai, Patxi Lurra eta Teketenek aurre hartu badidate ere diseinuagilea naizenez komentatzea merezi duela uste dut.
Maria San Gil zertan dabil diseinu ezagutzen ez duen gai bati buruz hain erraz komentarioak egiten? Politikagintza utzi eta diseinu agentzia bat zabaltzekotan dabil? Ez dut uste ez luke irabazirik handirik lortuko. Horrelako logo desegokiak egingo zituen. Logo hauek antzekotasunak dituzte eta ez San Gilek dioenak.
Sekulakoa muntatu zuen (prentsaurreko eta guzti). Urtarrilaren 21an BEC-en ospatuko den ekitaldia iragartzeko kartelaren diseinua azaldu zigun atzokoan PPko ordezkari nagusiak. San Gilek ekitaldira deitzen zuen kartelean ETAren anagrama agertzen zela zioen. Joño! Kartela kalean ikusi eta ni betaurreko barik! San Gilek hanka sartu du, eta barruraino gainera. Berak ikusi duen ikurra ez da ETAren anagrama OMSena baizik. Kartelean agertzen den ikurra ETAren anagramarekiko bi ezberdintasun nagusi ditu: sugea ezkerretara begiratzen du eta garrantzitsuena, ez da aizkorarik agertzen. Diseinugilea ote?
Kexa: kexa
Ez dakit zehatz zer esan zuen San Gilek baina ziur nago dena kakazten saiatuko direla. Batasunak bere batzarrak egiteko ahalmen osoa eduki beharko du bide politikoan arituko bada, beraz pproak ere kontraesan horretan daude, beraz jarrera guztiz antidemokratikoan jausten dira behin eta berriro. Baina -galdetzea badago- omsrena zertara dator? Nik ikusten dudana da dan-danak Bide Eginez ibiltzearen guraria-beharra-adierazpena eta primeran iruditzen zait
¿What lenguage are ypu speaking? It´s the most strange that I´ve seen in all my life. Are you from Bisau?