Thunderbird 1.5 euskaraz

Thunderbird e-posta bezeroaren 1.5 bertsioa kalean da dagoeneko. Oraindik ez dute Mozillaren webgunean berria jarri baina badirudi ftp zerbitzari nagusian dagoeneko Thunderbird e-posta bezeroaren 1.5 bertsioa eskuragarri dagoela. Ziurrago, azkarrago eta errazago

Thunderbird-ek eposta ziurrago, azkarrago eta errazago bihurtzen du zabor-posta iragazki, mezu bilaketa azkarra eta ikuspegi pertsonalizatuen bitartez. Thunderbird-ek posta erabilgarriagoa egiten du.

Librezale taldeari esker guztiz euskaratua jaitsi dezakegu, Thunderbird euskalduna ofiziala da eta.

Euskaraz ofiziala

Bertsio berriaren ezaugarriak:

  • Eguneraketa automatikoak.
  • Podcast eta RSS hobekuntzak.
  • Idazten duzun heinean aztertzen du ortografia.
  • Kerberos autentikazioa.
  • Mezuetatik eranskinak ezabatzeko aukera.
  • Hobespenen interfazean hobekuntzak, erabilgarritasuna hobetuz.
  • Phishing-a detektatzeko sistema.
  • Pribatutasun gordetzeko babesa.

Hemendik jaitsi daiteke:

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude