Airport Extreme GNU/Linuxpean (II)

Abenduan esan nuen azkenean Aiport Extreme GNU/Linux-pean erabiltzeko dirver bat zegoela. Badakit ez naizela lehena Airport Extreme GNU/Linux-pean badabilela esaten. Hemen irakurri nuen lehenengo aldiz nola lortu duten driverra lortzea (Eskerrik asko Julen informazioagatik). Gaur berriz ere irakurtzeko aukera izan dut Moeblogean. Naiz eta Moebiusek esaten duen moduan penagarria den atzeranzko ingeniaritza erabiltzea driverra lortzeko ados nago berarekin gauza baten. Pozik nago ordaindu dudan (eta ondo gainera) hardware zati bat erabiltzeko aukera izango dudalako.

Ea denbora pixka bat hartzen dudan eta orain dela ia hilabete heldu zitzaizkidan Ubuntuetariko bat Power Book-ean instalatzeko eta driverra instalatzeko.

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude