Gabonetako oparirik onena: aMSN 0.95

aMSN GPL lizentziapean garatutako Microsoften MSN Messenger programaren klon bat da. Hainbat sistema eragiletan dabil eta euskaraz erabil daiteke.

Gabonak direla eta ordenagailua alboratuta izan dut. Gaur ordenagailua piztu eta posta eta RSS feed-ak irakurri ondoren aMSN berehalako mezuralitza programa ireki dut lagunekin hitz egiteko. Abiarazi denean bertsio berri bat zegoela esten zuen mezu bat agertu zait. Bazen ordua pentsatu dut! Urtebete geldi egon da proiektua eta ez da eguneraketa berririk egon. Gabonetako oparirik ederrena windows sistema eragilea erabiltzen ez dugunontzat. Software librea eta euskaraz! Zer da aMSN?

Bertsio berriarekin batera webgunea eraldatu dute. Lehengoa baino itxura obea du eta gainera erabilterraza eta nahi duzuna erraz aurkitzeko modukoa.

Bertsio berria eta Webgunea berria

Bertsio berriak dituen ezaugarrien artean, webCam euskarria, txat fitxak, skin eta plugin euskarriak eta beste hainbat.

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude