Behin Superbaik Teknosexua maketatu zuen

Gaur Flickr-en kuxkuxeatzen egon naiz. Arrasate jarri dut bilaketa eremuan. Ikusi nahi nituen Arrasateko argazkiak, baina aurkitu dudana ez nuen espero. Hiru argazki bitxi aurkitu ditut (bat, bi eta hiru). Atzo Garik bere Flickr-eko argazki galeriara igotako hiru argazki dira, edo hobe esanda eskaneatutakoak. Arrasate Press aldizkariko 182. zenbakia (1993ko otsailaren 26koa). Eskola politeknikora ikastera etorritakoei egindako erreportajea. Argazki nagusi batean Gari Teknosexual gazte bat ikusi dut Biteri Egoitzako gela bateko ohe betean jarrita beste lau lagunekin. Barrea eragin dit Garik argazkietan erabilitako argazki oina: Behin Goiok maketatu ninduen.

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

One thought on “Behin Superbaik Teknosexua maketatu zuen

  1. Aldizkari hori nere eskuetara erori eta lehenengo gauza kredituak begiratzea izan da, jakin nahi nuelako gaur egun ezagutzen dudan zein jende zegoen lanean Arrasate Press-en garai hartan. Han ikusi dut Goio izan zela maketatzailea eta ohore handia iruditu zait. Zuzendaria Arantzazu Loidi zen eta kazetaria BeƱardo Kortabarria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude