Gure genen %20a patentaturik dago

Microsiervos eta Kriptopolisen irakurri nuen lehengoz eta orain dela gutxi Teketenen podcast-ean berriz entzun dut. Gezurra badirudi ere gure genen %20a patentaturik dago. Albisteari jarraipena egin diot. Estatu batuetako legedia

Estatu batuetan geneka patentatu daitezke, gizakien geneak barne. Behintzak muga bat badu, ezin daiteke “gizaki oso bat” patentatu. Eskerrak bestela mundu osoak urratuko zuen patentea!

Gizakiek ditugun 24.000 genetatik 4.000 dagoeneko patentatuak dituzte Estatu Batuetan. Horietatik %63a enpresa pribatuek dituzte eta %28a unibertsitateek.

Erdia enpresa farmazeutika baten menpe

Bi mila gene patentaturik ditu Kaliforniako enpresa kimiko-farmazeutika batek. Alzheimer eta kantzer gaitzetan inplikatuta egon daitezkeen genak. Gene bakoitzeko 20 patenteraino iristen da. Tartean aktibatzeko edo galarazteko.

Informazio gehiagorako:

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude