The Gimp, 10 urte bete ditu

Orain dela 10 urte Berkleyko Unibertsitateko bi ikaslek, Peter Mattis eta Spencer Kimball, irudiak egokitzeko kode irekiko editorea kaleratu zutenetik. 1995. urtean bi ikasle hauek hasitako proiektuari jende gehiago hasi zen programaren garapenean. Gaur egun erraminta itzela bilakatu da, software librearen oinarrizko programetako bat da, edozein erabiltzaileri behar duen guztia eskaintzen dio argazkiak egokitzerakoan, sistema eragile askotan funtzionatzen du eta jabegodun programen ordezko oso ona da.

Ah! The Gimp-en maskotak, Wilber du izena eta Tuomas Kuosmanen-ek sortu zuen 1997 urtean. Tuomas-en esanetan Wilber ez da ez azeria, ez eta sagu bat, Gimp bat baizik.

Iturria: Barrapunto

Lotura: The GIMP

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude