Google izena jarri diote ume bati

Bitxia benetan gaur sarean barrena aurkitu dudana. Suediako senar-emazte batek Oliver Google Kai izena jarri dio semeari. Teknologia berrien garaian bizi garela ezin ukatu eta nola ez, oraingo umeek ez dakartzate ogia besapean webgunea eta bloga baizik. Hasiera baten geek izan behar dela umeari horrelako izena jartzeko pentsatu nuen, baina gero (nik uste) beste arrazoi bat egon zitekeela konturatu nintzen. Umearen aita Walid Elias KAI da. 1998. urtetik Googleren fan dena eta Google zerbitzu berria garatzen hari dena etxetik. Umearen blogean (aitak idatzita seguruenik) erreferentzia egiten dio Google denda ofizialeko umeen jantziei. Garatzen hari den aplikazioa ezagutarazteko modu bitxia benetan.

Iturria: google.dirson.com

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude