Imamon avatar

Agian norbaitek aurkezpenean dagoen irudia ikusi eta gustatu egin zaio. Blogeko artikuloak Imamon ezizenarekin zergatik sinatzen ditudan galdetu dit batek baino gehiagok, baina hori beste baterako. Oraingoan avatar zer den eta modu erraz batean nola egin azalduko bat azalduko dizuet.
Lehen esandako irudi hori ez dut nik sortu. Sarean avatar bat sortzeko programa ugari daude. Gehienak Macromedia Flash erabilita egindako aplikazioak dira beraz, Macromedia Flash Player
plugina beharko duzu.

Avatar bat errealitate birtualeko ingurune batean (foro, berehalako mezularitza…) parte-hartzaile erreal baten irudikapen birtuala dira. Dagoeneko nazkatu egin naiz irudi horrekin eta interneten barrena beste erreminta bat aurkitu dut.

Zer da avatar bat?

Aurkezpenean dagoen irudia sortzeko hau
erabili nuen. Eta sarrera honekin batera ikusten duzuen South Park
itxurako irudia lortzeko South Park Studio
erabili dut. Pauso berdinak jarraitu behar dira irudia sortzeko. Hona hemen egin behar duzuna:

Nola sortu avatar bat

  1. Zure irudia sortu.
  2. Pantaila-hartze bat egin (PC-etan “inprimatu” botoia eta MAC-ean “apple”+shift+3)
  3. Zabaldu irudiak egokitzeko programa bat (The Gimp adibidez) eta hartu duzuena itsatsi.
  4. Irudia gorde. PNG formatua erabiltzea gomendatzen dizuet.

    Nik hiru avatar sortu ditut. Hirurak berdinak dira baina atzealde ezberdinarekin. Lehenak hondo zuri bat du eta besteetan South Park-eko kale bat eta autobus geltokia ikusten da.

Avatar ezberdinak

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

2 thoughts on “Imamon avatar

  1. Leire, joan naiz gomendatutako webgunea ikustera baina errorea eman dit. Windows sistema eragilea erabili behar da wegbunea ikusteko. Probatu ditut Yahoo-ko beste orri batzuk eta arazo gabe zabaldu dira nabigatzailean. Ea laster konpontzen duten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude