KDE guztiz euskaratua

KDE (K Desktop Environment) mahaigain ingurune bat ba. Ordenagailu erabiltzaileari ingurune atsegin eta eroso bat eskaintzeko software multzo bat da. Irudi-erabiltzailearen interfaze (GUI) honek ikonoak, lanabes barrak, programak eta aplikazioen arteko integrazioa dakar.

Gaur, urriak 15, EuskalGNU komunitateak
KDE guztiz euskaratzea lortu du. Komunitateko webgunean azaltzen dutenez, 6 urte daramate proiektuarekin eta gaur lortu dute guztiz euskaratzea.
Zer da KDE?

KDE Internationalization webgunean ikus daiteke 2. postuan
dagoela, beste hiztun askoko hizkuntzen gainetik. Benetan zoriontzekoa. Hemendik nire zorionik beroenak EuskalGNU-koei eta proiektu honetan, edozein eratan, parte hartu eta lagundu duenari.

Euskara bigarren postuan

Iturria: EuskalGNU

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude