Attona Joxe ere badoa! Ez baitiote KZgunean linux instalatzen uzten…
“Askatasuna Eraikuntza Etengabean” lelopean HackMeeting-eko
seigarren edizioa abian da. Aurten Mercadal
azoka-esparruan (Menorca)
burutuko da urriaren 21, 22 eta 23an. HackMeeting-a
topagune parte-hartzaile autogestionatu bat da, non modu askean; esperimentatzeko
eta sorkuntzarako eremu kolektibo irekiak, hacktibistak, telematikoak, sozialak
eta oro har dimentsio teknopolitikoak biltzen dituen elkargunea da. Ekitaldi
honek ez du antolatzaileen eta parte-hartzaileen arteko bereizketarik egiten.
Edizio honetan parte hartu nahi izan ezkero irakurri Call4Nodes
(partaidetzarako deia) eta izena eman posta zerrendan,
HackMeeting-eko asanblada birtual irekia ekitaldia antolatzeko erabiltzen dena.
Aurten lege berrien tsunamiaz, nagusikeria eta jakintza librearen zirkulazioa
eta pribatasunarekin (irakurri reforma de la ley
de propiedad intelectual, DRM, RFID,
datu-erretentzioa,
espioitza poliziala zerbitzarietan) arduratuta 200 pertsona baino gehiago
gerturatzea espero da. Baina, era berean, gune teknosozialean teknologia askeak
erabilita, hala nola, VoIP,
copyleft, hacker
laborategiak, komunikabide alternatiboak (indymediak,
telestreet, etab.) migraziorako kontrol
sistemak kartografiatzeko aukera eta sare gune autonomoak (SinDominio,
autistici, nodo50,
autogestiona, mundurat,
espora, …) areagotzea. HackMeeting-ak astebukaera
baten hacktibista, programatzailea, artistak, administratzaileak, mediactibistak,
hackerak eta Europa osoko jakin-minak tailerretan, kurtsoetan, hitzaldietan,
bilera eta gai ugariko demoak. Asistentzia doakoa da, lo
eta jateko
aukera egondo da. Ez galdu aukera! Parte
hartu!