Logo berria estilizatutako “Q” bat irudikatzen duen forma geometrikoen konbinazioa da. Erabilitako kolorea berde bizi-bizia (PANTONE 368) energia eta bizitasuna islatzen du.
Maquetadores blogean izan dut honen berri. Quark-ek Adobe InDesign-ekin duen gudan, erabiltzaileen fideltasuna mantentzeko irudiaren aldaketa burutzea izan da enpresaren azken apustua.
Logo berria, nortasun berria
Marka berriaren kaleratzea babesteko Pantone Inc. enpresak Green Quark izenarekin berrizendatu du PANTONE 368 kolorea.
Quark Green
Antza denez, logo berriak beste batzuen antz handia du:
http://www.underconsideration.com/speakup/archives/002412.html#002412
Eskerrik asko 3ARRANO ikusi ditut antzekotasunak.
Diseinu berriaren antzekotasunak ikusita, Quark-ek beste nortasun berri bat (bai, beste bat!) aurkeztu du. Copypaste-n irakur dezakezue:
http://www.blogak.com/enaut/zertan-ari-da-quark