iPod berria eta iPhone

Gaurko zegoen iragarrita Apple -n produktu berrien aurkezpena Parisen, Apple Expo baino lehen. Zurrumurru ugari sarean eta orain harte irakurri dudana azkenean egi bihurtu da, iPhone eta iPod berriak aurkeztu dituzte beste batzuen artean. iPhone telefono mugikorra ez zait batere gustatu, agian Motorolaren diseinuak ez ditudalako gustoko izango da edo behar bada beste gauza bat nuelako buruan (applen diseinuarekin bat egingo zuen mugikorra). Nahiagu dut Sony-Ericsson walkman telefonoa. Aurkeztutako produktu berriak:

iPod Nano: iPod berria 2 edo 4 GB, kolorezko pantaila, wheel, oso mehea, pisu gutxikoa (42 gr.), USB 2, eta 14 ordu irauten duen bateria.

iTunes iPhone (ROKR): Motorola enpresak garatutako telefono mugikorra, iTunes -era konektatzeko eta 100 abesti biltzeko aukera.

Beste batzuk: iTunes 5 berria (Mac eta Win), Harry Potter -en audiobook eta iPod -ak, iTunes dendan Madonnaren diskografia osoa erosteko aukera.

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude