SPIP euskaraz

internet&euskadi elkarteko boluntarioek hainbat egunkariek – haien barne Frantziako Le Monde Diplomatique erabiltzen duten SPIP Interneten egunkariak argitaratzeko erabiltzen den softwarearen euskarazko lokalizazioa bukatu dute. Bere erabilpen erraztasuna eta doakotasunari esker mundu osoko talde eta elkarteek erabiltzen dute, Iparralden bereziki.
Minirézo internauta frantsesen taldeak garatu zuen SPIP, Interneten argitaratzeko sistema independiente eta askea izateko helburuarekin. SPIP izena “Interneterako Argitarapen Sistema”-ren siglei frantsesez dagokio.
Programa hau dohainik erabil daiteke GPL lizentziapean, edozein webgunean – nahiz eta irabazi-asmoa izan – erabil daiteke. Bere instalazioak PHP zerbitzaria eta MySQL datu baseak behar ditu.

SPIP 20 hizkuntzetara itzuli da, haien barne okzitaniera, gaskoia, gaztelera, galizera eta katalana. Hemendik aurrera, euskara izango da
zerrenda honetan ere. Osina Talde Ekologista eta Ermua Libertario lehendik SPIP erabiltzen zutenak, euskaraz erabili ahal izango dute aurrerantzean.

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude