Meme musikala

Bertol Bellosok bidalitako memea jarraituko dut. Normalean posta elektronikora bidaltzen dizkidate horrelakoak. Lagunek bidalitakoak direnez ez ditut erantzuten. Beraiek badakite zeintzuk diren nire gustuko gauzak edo nik hori uste dut behintzat. Baina blogari batek bidali didanez erantzutea erabaki dut. Hobeto elkar ezagutzeko edo. Testigua nork eman didan: 29A

Nire ordenagailuan dauzkadan musika artxiboen tamaina: Momentu honetan 153,1 MB. Orain dela hilabete batzuk disko gogorrean nituen MP3ak CD etan grabatu nituen. Pasa den urtean MP3 irakurgailua duen irrati-CD a erosi nuen kotxerako. MP3 formatuko CD ak autora eraman nituen. 700 Mbtako 20 CD grabatuta ditut MP3 formatuan. Atara kontuak.

Erosi dudan azkeneko diska: Juxebox taldearen We only wanna rock diskoa.

Entzuten hari naizen abestia: Momentu honetan The Clash taldearen abesti bat jarri dute irratian. Hala Bedi irratia entzuten hari naiz On-Line. Suelta la olla magazina entzuten nabil. Siberia-Gazteizen ikasle garaian klasean jarrita genuen irratia. Orain On-Line entzuten dut. Eskertzekoa da On-Line entzuteko aukera izatea. Uhinak ez dira eta Gatzagatik behera pasatzen.

Sarri entzuten ditudan edo niretzat esanahi berezia duten 5 kantu:

  1. Guns N’ Roses‘_Roses – Welcome to the Jungle
  2. Celtas Cortos – 20 de abril
  3. The Toy Dolls – Florence Is Deaf (But There’s No Need To Shout)
  4. NirvanaSmells Like Teen Spirit
  5. Thin Lizzy Whiskey in the Jar

Zein 5 pertsonari pasatzen diedan testigua: Edozein blogari edo irakurlek har dezala testigua.

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

4 thoughts on “Meme musikala

  1. Koinzidentzia? Ez dakit baina eskerrak beste batek ere The Toy Dolls gustoko dituen ;D Nik batzuetan Irola Irrati Librea entzuten dut online; baina hemendik aurrera noizbait Hala Bedi entzungo dut ;P Irrati Libreen alde :O

  2. Badirudi Toy Dolls zale asko dagola hemen. Nik Toy Dollsen lehen bi diskak erosi nituen 1986an. Orduan azken boladako punk talde hoberenak ziren. Nelly the elephant eta beste kanta asko dakrzkit burura. Toy Dolls onak izan ziran baina pizkabat kantak beti antzerakoak ziran.

    Punk musikan nire gustokoenak Stiff Little Fingers, batez ere “Hanx” diskoa. Paregabea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude