Eguazten arratsaldean Huezira
hurbildu nintzen Wi-Fi
sarea erabiltzeko asmoarekin. IKTko harreran txartel eskatu nuen. Ez zidaten arazorik jarri ikasle ez izateagatik. Esan zidatenez, hasieran nahi duenak erabil dezakela Wi-Fi sarea. Ez dutela inongo baldintzarik jartzen. Arduradunak argibideak eman zidan sarea erabiltzeko. Txartelak 4 ordu irauten du aktibatzen denetik. Bi sare daude Huezin Internetera konektatzeko eta fakultateko zerbitzuak erabiltzeko. Kanpotik gatozenok interneteko sarea bakarrik erabil dezakegu, bestea ikasle eta irakasleentzako sortutako sarea da. Huezin egonda, Joxe Aranzabal
bisitatzera joan nintzen. Bere departamenduan aurkitu nuen telefonoz berbetan. Kirmen Uriberen
hitzaldia zegoen egun hartan eta Joxek
galdetu zidan ea hura ikustera joan nintzen. Ezetz esan nion. Wi-Fi sarea probatu nahi nuela. Oso adeitsu egon zen Joxe. Unibertsitatea erakutsi eta eraikinari buruz historia pixka bat kontatu zidan. Leku guztietan ez da berdin hartzen Wi-Fi seinalea esan zidan orduan. Eraikin noblean, oraingoz ikasgeletan eta tabernan bakarrik ondo hartzen dela esan zidan eta Dorleta eraikinean eta ondoko zelaian ere garbi hartzen zela esan zidan. Huezitik buelta bat eman ondoren liburutegira lagundu zidan. Bere esanetan hortik hartzen dela hobeto seinalea.
Liburutegian agurtu nuen, ez nion denbora gehiago lapurtu nahi eta. Mahai batean jarri nintzen eta Power Book
-a motxilatik atera nuen. AirPort Extreme
bitartez sarera konektatzen saiatu nintzen. Sarean fakultateko zerbitzuak erabiltzeko sarea bakarrik agertzen zitzaidan eta ez internetera konektatzekoa. IKTra bueltatu nintzen berriz sarea ez zegoela erabilgarri esateko. Arduradunak konponduko zutela esan zidan eta beste egun baten bueltatzeko gonbitea luzatu zidan. Astelehenean edo martitzenean berriz azalduko naiz Huezitik.