Indymedia Euskal Herriak diseinu berria estreinatu du

Irudi aldatuta eta kolorez jantzita aurkeztu zaigu Indymedia Euskal Herria udaberrian. Orain dela hilabete, lehengo zuri-beltzeko webgunea alde batera utzi eta diseinu berria aurkeztu zuten.

Indymedia Euskal Herria piztu egin da diseinu berriarekin. Webgunearen burua aldatu egin da baina elementuak mantendu dira. Picassoren Gernika artelanaren zati bat alegia.

Diseinua alde batera utzita, erabilgarritasuna kontuan hartu du Indymedia Euskal Herriko lantalde teknikoak. Hainbat hobekuntza egin dituzte:

  • Oraingo diseinua nabigatzailearen zabalerara moldatzen da.
  • Argitaratzeko formularioan edukiak ezberdintzeko sailak nabarmenduta (multimedia, beharrezko datuak eta aukerazko datuak).
  • Artikuluak PDF formatuan jaisteko eta e-postara bidaltzeko aukera.
  • Newswirean irakurrita dauden albisteak negritan agertuko dira.

    Indymedia proiektuak zure laguntza behar du. Parte hatzeko deialdia ere egin dute diseinu berriaren aurkezpenarekin batera. Indymedia Euskal Herria hainbat gizarte mugimendu eta boluntariori esker mantentzen da. Zu ere Indykide bat izan zaitezke! Ez da jakintza teknikorik behar. Gogoa edukitzearekin nahikoa da. Zure inguruan gertatzen dena argitara dezakezu Newswirean. Audioa, bideoa, irudiak eta testua argitara dezakezu.

Parte hartu!

Proiektuan parte hartzeko:

Proiektuan lagundu nahi izan ezkero egin zaitez boluntario. Aukeratu Euskal Herria – Basque Country eta zure ezagupen mailaren arabera parte hartu nahi duzun gunera harpidetu zaitez.

irc.indymedia.org sareko #euskalherria gelan aurkituko dituzu indykideak. Sarean behin sartuta /join #euskalherria idatzi behar duzu.

Posta zerrendak:

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

4 thoughts on “Indymedia Euskal Herriak diseinu berria estreinatu du

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude