ADSL konexioa %25 eta %40 inguru igo daiteke hurrengo hilabeteetan

Harrigarria dirudi bai. Baina, ez da hain harrigarria CDekin lotu zuten. Orain gainkarga, kanon bat, dute. Erabili gabeko CD bakoitzeko %30a. Ordenagailu, memoriak, CD eta DVDak, eskanerrak, grabagailuak, inprimagailuak eta kopiak egiteko gailu elektronikoek, ADSL konexioa barne, %25 eta %40 inguru igo daitezke hurrengo hilabeteetan. Kanon baten ezartzea dago arrazoia. Kanonarekin jabetza intelektualaren aurka egiten diren iruzurrak ordaintzeko balio izango duela esaten du SGAEk. Orain dela pare bat urte hasi ziren euskarri digitalei kanona grabatzen. SGAEren esanetan kanona kobratzearen arrazoi nagusia jabetza intelektualaren aurka egiten diren iruzurrak ordaintzeko dira. Grabatzen dugun CD bakoitzeko kanona ordaintzen hari gara. Baina zer gertatzen da euskarri digitalak datuak, argazki pertsonalak edo egileen eskubideak urratzen ez dituzten fitxategiak grabatzen baditugu? Hori horrela izanik zergatik kanona ordaindu behar?

Interneteko komunitatea (Sincanon plataformaren inguruan bildu zirenak) aurka azaldu zen eta kritika ugari sortu baziren ere azkenean kanona onartu egin zen. Orain dela gutxi Roma no paga traidores lemapean plataforma bat sortu da kanon berri honen aurka egiteko.

Kononaren aurkako sinadurak

Informazio gehiagorako:

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

3 thoughts on “ADSL konexioa %25 eta %40 inguru igo daiteke hurrengo hilabeteetan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude