Jorge Cortell-en hitzaldia gaur Enpresa Digitalean

Jorge Cortell, Jabetza Intelektualeko, Merkataritza Elektronikoko eta Proiektuen Kudeaketako irakasle da Valentziako Unibertsitate Politeknikoan. Hispalinux elkarteko eta Internet Engineering Task Force-ko (IETF) kide da, besteak beste. Jabetza intelektualen, patenteen eta copyright-en aurkako diskurtso kritikoa egiteagatik nabarmendu da. Gaur maiatzak 6, hitzaldia emango du Enpresa Digitalean. Software Librea eta kode irekiaren abantailak erakutsiko ditu enpresa inkuspututik. Adibide praktiko eta kasuaK azalduko ditu pausoz pauso. Ordu bat eta erdiko iraupena izango du, 10:30etatik 12:00era. Enpresa Digitalak Bizkaiako Teknologi Elkartegian duen egoitzan egingo da hitzaldia.

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude