25 milioi azeri sarean

Spreadfirefox webgunean jakinarazi dutenez dagoeneko 25 milioi azeri dabiltza sarean gora eta bera. Otsailaren 15ean, kaleratu eta 100 egun geroago, Firefoxen 25.000.000 deskarga egin dira munduko txoko guztietatik. Duela 100 egun jaio zen azeria, eta dagoeneko 25.000.000tik gora gara Firefox erabiltzen dugunok.

Firefoxen gorakadak mesede egingo dio software librearen hedapenari. Ez dira gutxi Firefox ikusita, Thunderbird posta programa probatzera ere animatu garenok. Ez da harritzekoa Firefoxek egun gutxitan izan duen deskarga kopurua Micro$often produktuen kalitatea eta segurtazun arazoak ikusita…

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude