Quantcast

Kirola Bizi: Haritz Gallastegi

Ikustendaren ‘Kirola bizi’ sortako oraingo protagonista Haritz Gallastegi kazetari elgetarra da. Besteak beste, Euskadi Irratian Athleticen partiduen kontaketa egiten duena, Angel Garitano ‘Ondarru’-rekin batera. Hain justu, Real Madrilen kontra abenduaren 2an San Mamesen jokatutako neurketako kontaketa jasotzen du saioak, ‘Hiru Erregeen Mahaia’-ko lantaldearen Haritzi buruzko iritziekin batera. Irratsaioari buruz ere badihardute, umorea lagun, irratia egiteko duten modu bereziari buruz. Txetxu Urbietak, Kepa Iribarrek eta Maitane Urbietak hartu dute parte saioan. Eta baita Oihana Kortazar, Haritzen herrikide eta mendi korrikalariak ere.

Add a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude