Quantcast

Kirola Bizi: Xabier Infante ‘Artza’

Ikustenda egitasmoko bigarren sortako lehen saioa. Kirola Bizi izeneko sorta hau kirol arloko pertsona esanguratsuei eskainitakoa izango da, eta lehena Xabier Infante ‘Artza’, Oñatiko igerilekuko monitore, sorosle eta entrenatzaileari buruzkoa. Igeriketa kontuez gain, bestelakoak ere bai: Gasteizko Zaramaga auzoko San Frantzisko elizako 1976ko gertakariak, zeintzuetan Poliziak bost langile hil zituen –eliza barruan zen ‘Artza’ ere– eta bere bihotzeko futbol klubari buruzkoak, Alavesi buruzkoak –Mendizorrotzan jaiotakoa da ‘Artza’–.

Add a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude