Kirola Bizi: Reyes Azkoitia
|Ikustenda egitasmoko bigarren sortako bigarren saioa. Kirola bizi izeneko sorta hau kirol arloko pertsona esanguratsuei eskainitakoa da, eta horietakoa da Reyes Azkoitia, Bergarako pilota entrenatzailea, ia 30 urte zeregin horretan. Besteak beste, 2017ko maila goreneko binakako txapeldun Beñat Rezustaren bilakaera gertu-gertutik jarraitu duen pertsona, bera izan da-eta haren entrenatzailea, profesionaletara jauzia egin arte. Horrez gain, Reyes bera ere pilotan jokatutakoa da, eta emakumeen eta pilotaren gainean ere badihardu saioak.