Etiketaren artxiboa: mikel

Saturrarango hondartza

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

 

Izarren Argia filmaren aurre-estreinua
ikusi nuen lehengo egunean, justu edozein hondartzatik urrutien dagoen
hiriburuan. Pelikulak hunkitu ninduen.

 

Mikel  Ruedaren lehen metraje luzekoa oso
interesgarria da. Ez bakarrik azaleratzen dituelako gutariko askorentzat erabat
ezezagunak ziren gertaerak, baizik eta ondo kontatutako istorioa ere  badelako.

Espainiako gerra
zibilaren garaian, Saturrarango hondartzan 
zegoen emakumeen kartzelako pasadizuak 
plazaratzen ditu pelikulak. Eta trama nagusi horren azpitik  beste asko: ama nagusi mertzedariaren
psyco-thrillerra; herriko gazte bat eta 
preso dagoen neska baten amodioa; espetxeratuen arteko elkartasuna;
borrokaren beharra aldarrikatzen duen kontakizuna…

Ikusteko modukoa.

 

Aurre-estreinua izan zela
aipatu dut lehen, ikusle kopuru txiki baten aurrean. Izan  ere, pelikula komertzializatu aurretik ere, hainbat
jenderen iritziak jaso nahi dituzte egileek. Han zirenen artean, gogoan ditut, memoria
kolektiboaren aldekoak, emakume mugimenduko partaideak, presoekiko elkartasuna
bultzatzen dutenak,  zine zaleak…

eta aitortu beharra
daukat proiekzioaren osteko zine-foruma oso interesgarria izan zela.

Kilometro asko egongo
dira Gasteiztik hondartzara, baina, halako batean, hango denok ginen
Saturraranen, bihotzak hunkituta.

Eskertua

Dima gainetik behera nentorren lanerako bidean, Euskadi  Gaztea entzuten. Arizti politak daude  inguruan, errepidearen jira-bueltek ikusteko parada ematen dizutenean, disfrutatzeko moduko egun gaur.

Gosari orduan Joxerra Gartziari eginiko elkarrizketatxo bat irakurri dut: euskaren suspertzea eta bultzada gratifikazioaren bidez egin beharko litzatekeela zioen. Berrian aurkituko duzue bere argumentazioa. Polita eta interesgarria iruditu zaizkit.

Irakurritakoaz pentsatzen nengoela, irratian, Itoitzen “Lau teilatu” kantaren bertsio berri bat aurkeztu dute,  estrainekoz: Amaia Monterok eta Mikel Erentxunek eginikoa. Gogoangarria. Pozik nengoen

Busti

Irakasle bati entzun nion behin, inplikazio maila desberdinak daudela. Adibide harrigarri bat erabili zuen esan nahi zuena adierazteko: plater konbinatuetan, ez da gauza bera zenbateraino “bustitzen” den oiloa (arraultza egitea bere kontua izanik) edota txerria (txorixuarena bere  haragia baita ).

Goikoa etorri zait burura, lagun batek, Arnaldo Otegiren kartzelaratzea  eta duela  hilabete batzuk, Galdezka saioan eman zuen erantzuna gogorarazi didanean.

Jakingo duzu nola  ETB-1eko saio horretan, Mikel Reparazek, Jaime Otamendik eta  Maitel Artolak, hilean behin, hemengo pertsonaje garrantzitsu bat elkarrizketatzen duten. Hiru  kazetari horien  itaunketa eta gaia bera punta-puntakoak izaten dira. Joko zorrotza.
Nik akorduan ditut  aipatutako Otegirena eta baita Joseba Egibarrena ere. Biak ala  biak, komunikatzeko trebezia itzela dutela erakutsi zuten. Eta hori, “ahalmen handiko” galdetzaileak aurrez aurre edukita ere.

Harira noa.
Arnaldo  Otegiri eginiko  elkarrizketaldian, Maite Artolak galdetu zion Batasuneko buruzagiari, interes handiz  eta itauntzen zuen horretan berebiziko interesa  zuela iradokiz,  bake-prozesu honek/harek kale eginez gero ZER…eta,  Batasuneko buruzagiak, “ez motz eta ez lots” kartzelan amaituko zuela erantzun zuen.

Ez naiz gai “prozesua” hilik dagoen ala ez  erabakitzeko baina, ikusten denez ez dago momenturik osasuntsuenean, gainera,  Otegiren esaldi premonitorioaren arabera hala behar du izan…finikitatua…ondorioen arabera bai behintzat.

 

O TX

Wazemank-ek zapatuan betetzen
zuen ordutegian, jarri dute, ETB1n, Ordu
Txikiak
izenekoa.

Dozena erdi umeek famatu
bati eginiko elkarrizketak (Benito Lertxundi, lehen saioan) hartzen du saioaren
tarterik zabalena. Gero dator aktualitateko gaien inguruan neska-mutikoek botatzen
dituztenez osatutako atala. Mikel Elizegi aurkezle lanetan jarri dute. Espero
nuena baino hobeto moldatzen da gainera. Ez nuen askorik espero, egia esanda.
Onik ez  behintzat.

Inteligentzia
handiz egin beharreko saioak izaten direlako umeak erabiltzen dituztenak,
lotsaizunik gordinenean ez jausteko. Horretarako, beste elementu batzuez gain, lehen
mailako aurkezleak izaten dituzte (beste kanaletako Xavier Sardá eta Bertin
Osborne datorzkit burura). Elizegik ez zuen porrotik egin, behintzat.

Programaren
amaieran egon zen zatirik barregarriena. Familia bi lehian jarri zituzten
beraien umea ezagutzen ote zuten jakiteko. Umea, lehenengo, galdetu, erantzunak
asmatu guran jarriz gero gurasoak. Orduan bizi izan genituen O TXen momenturik onenak,
gurasoek, oso sarri kale egiten zutela ikusteko.