O TX

Wazemank-ek zapatuan betetzen
zuen ordutegian, jarri dute, ETB1n, Ordu
Txikiak
izenekoa.

Dozena erdi umeek famatu
bati eginiko elkarrizketak (Benito Lertxundi, lehen saioan) hartzen du saioaren
tarterik zabalena. Gero dator aktualitateko gaien inguruan neska-mutikoek botatzen
dituztenez osatutako atala. Mikel Elizegi aurkezle lanetan jarri dute. Espero
nuena baino hobeto moldatzen da gainera. Ez nuen askorik espero, egia esanda.
Onik ez  behintzat.

Inteligentzia
handiz egin beharreko saioak izaten direlako umeak erabiltzen dituztenak,
lotsaizunik gordinenean ez jausteko. Horretarako, beste elementu batzuez gain, lehen
mailako aurkezleak izaten dituzte (beste kanaletako Xavier Sardá eta Bertin
Osborne datorzkit burura). Elizegik ez zuen porrotik egin, behintzat.

Programaren
amaieran egon zen zatirik barregarriena. Familia bi lehian jarri zituzten
beraien umea ezagutzen ote zuten jakiteko. Umea, lehenengo, galdetu, erantzunak
asmatu guran jarriz gero gurasoak. Orduan bizi izan genituen O TXen momenturik onenak,
gurasoek, oso sarri kale egiten zutela ikusteko.

4 iruzkin “O TX” bidalketan

  1. Nahikari

    Nahiko penagarria izan saioa. Ni ere Bertinekin gogoratu nintzen. Asko nabaritu zen galderak buruz ikasita zeuzkatela, neskatoak abestutako kanta… Hori ikustea baino, nahiago dut Mr.Been, marrazki bizidunak, … edo dena delakoa jartzea.

    Erantzun
  2. Edorta

    Txispa dutenak ala orojakile/erantzunerraz/berriketeroak diren umeen arteko muga oso fina izaten da. Ordu txikitan izan daiteke horren froga.
    Hala ere, esan nuenaren ildotik, momenturen batean parre majo egin nuen.
    Ikusiko dugu ondoko emanaldietan nora/nola doan gaia. 

    Erantzun
  3. iñigo

    Ba neri oso saio polita iduritzen zait Ordutxikitan.Familia osoarentzat,bai haurrentzat eta helduentzat.ETB.n zeozer diferentea egitea ez dago gaizki beti gauza berdinak ikusten ditugu ta.Nahikarik,Mr.Been eta marrazki bizidunak ikusi nahi baldin badu ez dauka problemik,piztu edozein egunetan ETB 1 eta hortxe izango ditu.Eta ez konparatu mesedez Bertin Osborne Mikel Elizegirekin.Mikelek mila buelta ematen dizkio ta.Gora OrduTxikitan.

    Erantzun
  4. iñigo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude