Etiketaren artxiboa: euskal

kanal irudia

Telebista eskaintza ugaritu baina kanalen arteko desberdintasunak desagertu diren neurrian, markaren beharra nabarmentzen da.  Kanal bakoitzaren izaera, irudia eta pisua elementu nagusi bilakatzen ari da gaur egungo telebistagintzaren merkatuan.
Bereiztu beharrra. Nortasun propioa edukitzea behar beharrezkoa da, eta izango da etorkizunean ere.
Hori horrela dela bezain garbi  daukat, gero eta ahulagoa del Euskal Telebistarena.
Edukiak, erreferentziak, izaera propioa adierazi eta sozializatuko duten elementuak landu beharrean dago hemengo telebistagintza.

Emaile Handiaren Showa

Ekainaren
lehen hauetan, hilzorian dagoen emakume batek bere giltzurruna telebista
programa baten irabazleari emateko prest agertu da, Herbereetan.

Endemol reality show ekoizlerik aintzindarienaren
eta famatuenaren azken okurrentzia izan da. Big
Donor Show
izena  jarri diote
espektakulo berriari.
Eta,
noski, arrakastarako hain berharrezkoa izaten den eskandalua lehertu da.

Txirrin asko
jotzen ditu reality berri honek,
beste batzuen artean, moralarena, audientzia lehiarena eta espektakuluarena. Ikusiko
dugu zertan gelditzen den.

Gauza bera
gertatzen da, hauteskunde osteko itunekin: ikuskizun direla oraindik ere.
Parekoak direnik esan  barik, Nafarroako
gobernuan, Gipuzkoako eta Arabako aldundietan eta hainbat udaletan emailea eta
hartzailea zein izango den ez dago erabakita. Horietan ere, giltzurruna emateko
prest nor dagoen jakiteko dago. Organu bat eman eta  beste bat hartu horrela izaten dira
politikako showak. Baina, azken denboraldian ugaritu egin dira organuak  kendu egin dizkiotenen kasuak, baimenik gabe.
Bakoitzak jarri ditzala siglak.


O TX

Wazemank-ek zapatuan betetzen
zuen ordutegian, jarri dute, ETB1n, Ordu
Txikiak
izenekoa.

Dozena erdi umeek famatu
bati eginiko elkarrizketak (Benito Lertxundi, lehen saioan) hartzen du saioaren
tarterik zabalena. Gero dator aktualitateko gaien inguruan neska-mutikoek botatzen
dituztenez osatutako atala. Mikel Elizegi aurkezle lanetan jarri dute. Espero
nuena baino hobeto moldatzen da gainera. Ez nuen askorik espero, egia esanda.
Onik ez  behintzat.

Inteligentzia
handiz egin beharreko saioak izaten direlako umeak erabiltzen dituztenak,
lotsaizunik gordinenean ez jausteko. Horretarako, beste elementu batzuez gain, lehen
mailako aurkezleak izaten dituzte (beste kanaletako Xavier Sardá eta Bertin
Osborne datorzkit burura). Elizegik ez zuen porrotik egin, behintzat.

Programaren
amaieran egon zen zatirik barregarriena. Familia bi lehian jarri zituzten
beraien umea ezagutzen ote zuten jakiteko. Umea, lehenengo, galdetu, erantzunak
asmatu guran jarriz gero gurasoak. Orduan bizi izan genituen O TXen momenturik onenak,
gurasoek, oso sarri kale egiten zutela ikusteko.

 

Hamaika

Diario
Vasco
edo Correo irakurzale bazara ez duzu jakiterik izan tokiko telebista
euskaldunak sortarazteko Hamaika izeneko proiektua jarri dela martxan.

Jaurlaritzak laister (baina berandu) aterako duen legearen barruan, eskualde
bakoitzean euskaraz arituko den kanala bultzatu gura dute. Guk gurean,
Debagoienean, badugunez, ahaztu egiten dugu hemen baino euskaldun gehiago bizi diren eremu
gehienetan ez dagoela euskarazko tokiko eskaintzarik. Barakaldon, Donostian,
Irunen eta Gasteizen, esaterako, telebista lokalena panorama oso bestelakoa
(ustelekoa) da. Horregatik, polita da Hamaika egitasmoaren berri eduki izana (informazioi gehiago  hemen).

Beraien esanetan, lan ugari daukate begien aurrean, eta segurutik hiru hauek
kontuan hartu dituztela: emisio-eremu guztietara zabaltzeko bide desberdinak
urratzea; bideragarritasun ekonomikoa, enpresariala eta profesionala lantzea
eta, azkenik, baina ez garrantzi gutxienaz, programazio eskaintza interesgarri
bat eratzea. Hiru horietan, Goiena Telebistak badu eskarmentua. Know how
hitzaren esangura hemen aurki dezakete.