Etiketaren artxiboa: catch

Pressing catch

Politika eta telebista
erlazionatuta daudela ez  dago dudarik.
Baina, lasai, ez naiz arituko hainbestetan gobernuek, alderdiek, enpresa
erraldoiek, bankuek eta talde mediatikoek dituzten loturaz. Politikako
aktualitateak eta telebistako edukiek elkarren antza edukitzeari buruz idazten
nabil.

Nola ez konparatu bada
zirku politikoa eta telebista askoren programak! Hori bai, ikusgarria litzateke
Gran Hermano berean Sanz, Ibarretxe, Otegi, Puras, Barreda eta Madrazo ikustea.
Txantxa gutxi, alajaina. Eta, nominazio egunetan, telefonoak sutan.

Baina, akaso politikak ETB1n
hainbeste ikus daitekeen kirolarekin dauka parekotasun gehiago. Bietan,
aurkariak, norgehiagokak, sailkapenak eta kanporaketak egoten dira.

Eguraldiaren berri ematen
duten tele-saioetan ere, borraskak, prezipitazioak eta fronteak ageri dira.
Politikan bezalatsu.

Baina, aitortu beharra
daukat, aspaldion, Cuatrok arrakasta
handiz programatzen duen borroka faltsu, indartsu teatrozale eta jazkera ortera
horien itxura hartzen diodala euskal politikagintzari.

 

Gogoz kontra

Gu eta gure baldintzek
osatzen ei dute garena eta, baita, telebistan ikusten duguna ere. Azken
denboraldian, “Maite kuttuna”,  Humor
amarillo
”, “Pressing catch” eta Tourra ikusi behar izan ditut.

Txirrindularitzaren
kasuan, erretransmisioek sekulako logure ematen didate. Gainera, ni bizikleta
gainekoei baino inguruko jendeari begira egoten naiz, nongoak ote, zenbat
ikurrin, nola marraztu dituzte horrenbeste izen errepidean eta halako galderekin
bururari jiraka. Hori bai, ez gero galdetu sailkapenean nor dagoen lehen!

Udako siesta-orduetan,
gainera, umeentzako programazio puztua eta horien artean pailazoak izaten dira.
“Telebistakoak”, bai, betikoak. Eta hor bai, umeei baino beraiei begira egoten
naiz. Galdera ikurra: nola da posible hainbeste esperientzia duten pailazoak
hain topikoak izatea, hain aspergarriak.

“Humor amarillo” eta
burruka faltsuak (ikus, nahi baduzu, Martes y Trecekoek eginiko parodia) egiten dituzten iparamerikar indartsu esperpentiko horien
tankerakoak dira ETBko pailazoak ere, baina hirukote horrek ez dit inoiz
parrerik sortarazi.